fbpx CARITAS GIPUZKOA DANAREN KALTETUEKIN | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
CARITAS GIPUZKOA DANAREN KALTETUEKIN
CARITAS GIPUZKOA DANAREN KALTETUEKIN
VALENCIA

Caritas Gipuzkoak DANAk eragindako giza galerak deitoratzen ditu, eta elkartasuna adierazi nahi die haren ondorioak jasaten ari diren pertsona guztiei, bereziki Valentzian eta Albaceten, baina baita Cádiz edo Cuenca bezalako probintzietan. Guztiei gure besarkada eta otoitza helarazten dizkiegu, eta egoera dramatiko honetatik ahalik eta azkarren suspertu daitezen desiratzen dugu.

Egoera honen aurrean, Caritas Gipuzkoak ekarpen ekonomikoa egin dio Caritas Valenciak abian jarritako larrialdi-kanpainari. Erakundeak jakinarazi duenez, Udalarekin koordinatzen ari da L’Alqueria del Basketen eta Pechinako Udal Esparruan ostatu hartu duten pertsonei laguntzeko.

Era berean, LARRIALDI KANPAINA AKTIBATU DUGU. Kanpaina horren bidez, DANAk kaltetutako pertsonak lehenbailehen beren bizitzetan normaltasuna berreskuratzen lagunduko duzu:

Kutxabank: ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa: ES74 3035006041 0600100001
Fiare: ES11 1550000121 0005422720

BIZUM: 38029

 

EGIN ZURE DOHAINTZA

 

Caritas Valenciak zehazten duenez, kaltetuei lagunduko zaie, Erribera, Utiel-Requena eskualdea, Hoya de Bunyol eta Valentziako Metropoli Eremua bezalako eremuetako parrokietako Caritasen bitartez.

Caritas Gipuzkoak, bere aldetik, gure larrialdi kanpainaren bidez Valentziara bidaltzen diren dohaintzen jarraipen txostenak egiteko eta ekarpena egiten duten pertsonei helarazteko konpromisoa hartzen du.
 

Dohaintza bakoitzak laguntzen du. Eskerrik asko, bihotzez.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.