fbpx Caritas Gipuzkoa Kolonbiarekin: ZURE EKARPENA EGIN! | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritas Gipuzkoa Kolonbiarekin: ZURE EKARPENA EGIN!
Caritas Gipuzkoa Kolonbiarekin: ZURE EKARPENA EGIN!
Terremoto colombia

Lurrikara Kolonbian

EGIN DOHAINTZA

Abuztuaren 10eko goizean, Kolonbian 7,4 magnitudeko lurrikara izan zen, eta ondoren 12 erreplika. Epizentroa San José del Palmar udalerrian izan zen, Chocó departamenduan. Kalterik larrienak departamendu horretan eta Valle del Caucan izan dira, baina dagoeneko herrialdearen erdialdeko eta mendebaldeko 12 departamendutan izan du eragina.

Orain arteko balantzearen arabera, 1.495 pertsona zauritu dira eta 132 hil. Hondamendi Arriskuen Kudeaketarako Unitate Nazionalak (UNGRD), tokian bertan dauden erakunde humanitarioekin koordinatuta, kalteen norainokoa eta kaltetutako biztanleriaren beharrak ebaluatzen jarraitzen du.

Lehen erantzuna

Istmina-Tadó, Quibdó, Pereira, Cali eta Manizaleseko Gizarte Pastoraltza-Caritas Diozesiarrek jakinarazi dute bertako langileak eta boluntarioak onik daudela. Haien taldeak berehala joan dira kaltetutako eremuetara, bereziki ikusgarritasun txikiagoa eta Estatuaren presentzia urriagoa duten tokietara: landa-eremuetara, iristeko zailak diren guneetara eta, zenbait kasutan, estatukoak ez diren talde armatuen kontrolpean dauden eremuetara.

Chocó departamenduan, bereziki kezkagarriak dira informazio ofizialean dauden hutsune handiak, eta Istmina eta Quibdóko gizarte-pastoraltzetako taldeak hutsune horiek betetzen saiatzen ari dira. Larrialdiari lehen erantzuna emateko, eta elizbarrutietako Elikagai Bankuekin koordinatuta, elikagaiak, ura eta higiene-produktuak biltzen ari dira, kaltetutako eremuetara egiten dituzten joan-etorrietan banatzen hasteko.

Caritasek nazioarteko protokoloa aktibatu du larrialdiari erantzuteko

Caritas Colombiak Larrialdietarako Zerbitzu Nazionala aktibatu du, eta elizbarrutietako behar humanitarioen ebaluazioa koordinatzen ari da. Informazio hori gainerako eragile humanitarioekin partekatuko da, erantzuna koordinatzeko eta laguntza gehien behar den lekuetara helarazteko.

Caritas Española 1980tik ari da lanean Kolonbian, Caritas Colombiak bakearen eraikuntzan eta indarkeriaren zein hondamendi naturalen biktimei ematen dien arreta humanitarioan egiten dituen ahaleginak babesten. Lan horrek presentzia bereziki esanguratsua izan du Chocó departamenduan, herrialdeko pobrezia-indizerik handiena duen departamenduan, non biztanleriaren gehiengoa afro-ondorengoa eta indigena den, historikoki baztertua eta ahaztua.

Konpromiso horrekin bat eginez, Caritas Españolak bere Larrialdietarako Funtseko 100.000 euro jarri ditu eskuragarri, kaltetutako pertsonek edateko ura, higiene-produktuak, osasun-arreta eta elikadura-laguntza eskura ditzaten, baita aldi baterako ostatua izan dezaten ere.

Kolonbiak gure laguntza behar du. Erantzuna garrantzitsua da. Zure laguntza ezinbestekoa da.

Gure laguntza behar dute

NOLA EGIN NAHI DUZU ZURE EKARPENA?

KOLONBIA

Banku-kontuak

Kutxabank
ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa
ES74 3035006041 0600100001
BBVA
ES38 0182 5709 41 0010011112

Kontzeptua: KOLONBIA

Ekarpena

Zordunketa kontuan

Zordunketa kontuan
Bankuko kontua
Sartu digitu guztiak eta ez ahaztu IBAN hasieran jartzea
Zenbat eman nahi duzu?
Zer maiztasun nahi duzu?
Nor zara?
contenedorempresa
contenedorpersonalfisica
Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Arduraduna: DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS .Helburua: egindako dohaintzen kudeaketa, lotutako araudia betetzea eta erakundearen jardueraren berri emateko informazioa bidaltzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: Datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke eta informazio gehigarria eskuratu, web gunearen pribatutasun-atarian. www.caritasgipuzkoa.org

Bizumek akreditatutako GKE bat da Gipuzkoako Caritas.

Sartu Bizumen zure mugikorretik eta bilatu menuan DONAR aukera. Jarraian, hautatu edo bilatu Gipuzkoako Caritas edo sartu zuzenean bidalketa-kode hau: 38029.

Kontzeptua: KOLONBIA

BIZUMen bidez dohaintza bat egitea aukeratuta, zure online bankatik jardun beharko duzu dohaintza hori egiteko.

Nahiago baduzu Caritas arduratzea, aukeratu kargu bat kontuan hartzea eta eman zure datuak. Laguntza behar baduzu, deitu 943 440744 telefonora.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.