
Caritas Gipuzkoak bat egin du Caritas Jerusalenen larrialdi-deialdiarekin, Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eramateko eta eremu horretako biztanleei laguntzeko. Halaber, gatazkaren ondorioz euren egoera ekonomiko eta soziala okertu zaien Zisjordaniako familiei laguntzeko ekimenarekin.
Helburua Gazako Zerrendan harrapatuta dauden familiei oinarrizko osasun-laguntza, laguntza psikosoziala eta laguntza ekonomikoa ematea da. Caritas Internationalis-ek jakinarazi duenez, zibilen heriotzak egunero gora egiten jarraitzen du Gazan, eta elikagai, edateko ur eta arta medikorako sarbide faltak egoera are larriagoa bihurtzen du. Gainera, biztanleriaren %85a bere etxeetatik kanporatua izan da, eta etxebizitzen %60a baino gehiago suntsituta edo kaltetuta dago. Eskolak ere itxi egin behar izan dituzte.
Krisiak Zisjordanian ere eragin handia du, non biztanleriaren %70ak turismo-sektorean lan egiten duen. Gainera, Israelen lan egiten zuten pertsonek ezin dituzte kontrolguneak zeharkatu, lan-baimenak galdu dtuzte, eta, horren ondorioz, diru-sarrerak galdu. Caritas Jerusalenen kalkuluen arabera, 170.000 pertsona inguru egoera honetan daude.
Gure laguntza behar dute
NOLA EGIN NAHI DUZU ZURE EKARPENA?
LUR SANTUA
Banku-kontuak
Kutxabank
ES85 2095500107 1062435374
Laboral Kutxa
ES74 3035006041 0600100001
Fiare
ES11 1550000121 0005422720
Kontzeptua: TIERRA SANTA
Bizumek akreditatutako GKE bat da Gipuzkoako Caritas.
Sartu Bizumen zure mugikorretik eta bilatu menuan DONAR aukera. Jarraian, hautatu edo bilatu Gipuzkoako Caritas edo sartu zuzenean bidalketa-kode hau: 38029.
Kontzeptua: TIERRA SANTA
BIZUMen bidez dohaintza bat egitea aukeratuta, zure online bankatik jardun beharko duzu dohaintza hori egiteko.
Nahiago baduzu Caritas arduratzea, aukeratu kargu bat kontuan hartzea eta eman zure datuak. Laguntza behar baduzu, deitu 943 440744 telefonora.