fbpx Caritas Marokorekin bat | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Caritas Marokorekin bat
Caritas Marokorekin bat
Maroko

Zure laguntza behar dugu lurrikararen ondorioz kaltetutakoak artatzeko.

Lurrikara larria Marokon. Iragan ostiral gauean, irailaren 8an, lurrikara bortitza izan zen Marokon, Richter eskalan 7 gradukoa; epizentroa, Marrakexetik oso gertu. Inguruko hainbat herri oso gogor astinduak izan dira.

Kalteak izugarriak izan dira eta hildako kopurua ugaltzen ari da.

Eskualde hau oso turistikoa da baina baita zaurgarria ere, eta era honetako lurrikara hain handi baten ondorioak, suntsitzaileak dira.

Larunbata goizeko lehen orduetatik, bertako Caritas, eta Eliza katolikoko taldeak ezbeharraren nondik norakoa aztertzen ari dira.

Giza-larrialdi honen aurrean, Rabateko Caritas ere, bere laguntza osoa eskaintzen ari da.

CARITAS GIPUZKOAk dei egiten dio biztanleriari ezbehar honen aurrean bere elkartasuna eta laguntza luzatu dezan. On Fernando Prado Ayusok, gure gotzainak, jakitera eman duen mezuarekin bat egiten dugu:

“Hainbeste kalte eta giza galera sortu dituen lurrikara dela eta, Marokoko herrietako familia guztiei, nire atsekabea eta hurbiltasuna adierazi nahi diet. Gipuzkoako elizbarrutiaren elkartasuna eta otoitza helarazi nahi diet guzti-guztiei.”

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.