
Kaixo adiskide.
Caritas Gazteak-ek, "Geocaching" txiki bat prestatu du, 18-30 urte arteko pertsonei zuzendua, CARITAS GIPUZKOA eta bere proiektu ezberdinak ezagutu ditzazun. Aterpen, Etxerik Gabeko Pertsonen harrera zentroan (Familia Santua kalea 11 - Amara, Donostia) hasiko dugu dinamika parte hartzailea.
Donostiako Amara auzotik barrena, objektu ezberdinen bila ibiliko dira zu bezalako partaideez osaturiko talde ezberdinak. Objektuak aurkitzeko, parte hartzaileek, CARITAS GIPUZKOArekin zerikusia duten proba txiki batzuk egin beharko dituzte.
Gogoratu, Otsailaren 4an, 15:30etan Aterpen elkartuko gara.
APUNTATU eta PARTE HARTU!