
Kaixo adiskide.
Urte Berri On!
Pobreziari aurre egiteko lanean, CARITAS GIPUZKOAk, pertsonen duintasuna bultzatzeko lanean dihardu, baita aukerak sortzen ere.
Erakundeak, injustiziak salatzen ditu, gizarte-politiketan eragiten du, eta gizarte-eredu bidezkoago eta jasangarriagoa bultzatzen du.
Gizarte-bazterkeriari aurre egitea, gizartea sentsibilizatuz, gai garrantzitsuak dira oso CARITAS GIPUZKOArentzat ere.
Arlo horretan, ez dugu inolako zalantzarik, ikastetxeak funtsezko lekuak direla gizarte solidarioago bat eraikitzeko.
Horregatik, Sentsibilizazio Jarduera batzuk eskaini nahi dizkizuegu (tailerrak, hitzaldiak, jarduera solidarioak…), ikasleek, dauden gizarte errealitate ezberdinen inguruan kontzientzia hartu dezaten.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: gazteak@caritasgi.org / 605 72 85 95.