
Apirilaren 26an, CARITAS GIPUZKOAk, Arizmendiarrieta Fundazioarekin elkarlanean, jardunaldi-mahai inguru bat antolatu du Gipuzkoako enpresei zuzendua. Honako hau izango da izenburua: “Enpresa ona, Kalitatezko lana, Gizarte inklusiboa”.
Jardunaldi honetan gizarteko eragile desberdinen arteko “kontratu sozialaren” kontzeptua eguneratuko dugu, denok norabide berdinean aurrera egiteko, eta komunitateen eta inolako salbuespenik gabe, pertsona guztien garapen hobea bermatzeko.
Horretarako, funtsezkoa da parte hartze sortzailea sustatuko duten estrategiak finkatzea kalitatezko enpleguaren bidez eta banakoen eta komunitatearen osoko garapenerako aukerak eta konpromisoa eskaintzea.
Jardunaldian azpimarratu nahi dugun ikuspegia da, gaur egun, inoiz baino gehiago kalitatezko enplegua sortzeak duen garrantzia.
HIZLARIAK
Aitor Bengoetxea
(Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakaslea, UPV/EHU)
Juncal de Lucas
(Salto Systems-eko pertsonen arloko zuzendaria)
Cristina Olloqui
(Garapena eta barne-komunikazioa - Uvesco)
Lourdes Fernandez
(Abokatu laboralista eta bitartekaria)
DINAMIZATZAILEA
Mabel Cenizo
(CARITAS GIPUZKOAko Komunikazio eta Eragin publikoa, Formazioa eta Boluntariotza arloko arduraduna)
Eguna: Apirilak 26, asteazkena
Ordua: 12:00-14:00
Lekua: Arrupe aretoa, Jesuitak (Garibai 21, Donostia)