fbpx Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu
Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu
Zure errenta-aitorpenean, X Bikoitza markatu

Donostiako Elizbarrutiak eta CARITAS GIPUZKOAk, 2022ko Errentaren kanpainaren baitan, X Bikoitza bultzatzeko ekimena jarri dute martxan.

Elizaren eta Gizarte Helburuen laukietan, batean zein bestean, ‘X’ jartzeak, ez du esan nahi gehiago ordaindu behar denik, ezta gutxiago itzuliko dizutenik ere. Zure elkartasuna biderkatu dezakezu, zure zergen %1,4, bai Elizak dituen premiei laguntzeko, bai Helburu Sozialetara bideratzeko.

Zerga-esleipenaren lauki horiek hutsik utziz gero, Helburu Sozialetarako edo Elizaren sostengurako bideratu beharrean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) bilketaren zati hori, zuzen-zuzenean, Aurrekontu Orokorretara joango dira.

Gogoan izan, zerga-esleipenak, aukera ematen diola urtero Caritasi, pobreziari eta bazterketa sozialari aurre egiteko gizarte-proiektu ezberdinak martxan jarri eta garatzea.

Zure ekarpena bikoiztu nahi duzu? Zure Errenta Aitorpeneko Bi laukiak markatu. Ez da ezer kostatzen. Indartu dezagun denon artean Elkartasuna! %0,7 + %0,7 = %1,4

Kartela

Informazioa

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.