fbpx ESAN ISILIK | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ESAN ISILIK
ESAN ISILIK
ESAN ISILIK

Pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun-ekintza da Isilune Zirkulua, 2007an, Tolosan (Frantzia) abian jarritako ekimena. Mugak zabaltzea, harrera eta Giza Eskubideen defentsa aldarrikatzen ditu oihu isilak.

Duela lau urte, pertsona-talde bat, elkarteek, GKEek, kongregazioek... lehen aldiz Zirkulu handi batean, eta Isilik, bildu ginen. Orduz geroztik, Europako hainbat hiritan antolatzen diren ekimenen altzoan, garrasi egiten duen ahots bakarra, pankarta bat da.

Hileko hirugarren ostegunero, hau da, datorren ostegunean, martxoak 16, arratsaldeko 19:30etan, “Harrera-Abegi Ona, Inclusion-Hospitalidad” lemapean, pankarta Gipuzkoa plazan (Donostia) zabaltzen dugu.

Gero eta herritar gehiagok egin dute bat Isilune Zirkuluarekin. Hilero-hilero, pertsona asko jasaten ari diren errealitate desberdinak gogoratzeko elkartzen gara: mugak ixtea, atzerritarren legea gogortzea, indarkeria, isiltzea, kanporatzeak…

Gogoratu, hurrengo ostegunean, 19:30etan Donostiako Gipuzkoa plazan elkar ikusiko dugu.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.