fbpx GARIZUMAKO 5. IGANDEA (2023) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
GARIZUMAKO 5. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 5. IGANDEA (2023)
GARIZUMAKO 5. IGANDEA (2023)

Bizitza bete-betea (Lazaroren berpiztea). Garizumako bosgarren igandea itxaropen-kantua da. Gaurko 129. salmoak dioen bezala: “Jainkoaren errukia dator, berrerospen oparoa”.

Azken errealitateari, heriotzari, ezerezaren errealitate itzelari begiratzera deitzen gaitu. Betidanik eta betiko hor dago. Nola egin aurre amaiera honi etsi gabe? Jainkoarenganako konfiantza oso-osotik.

Jainkoaren errukia, Maitasuna, bistatik ez galtzeko gonbita egiten zaigu. Bizitzaren errealitatea zamatsua da, eta askotan ez digu uzten urratsak ematen edo aurrera egiten. 

Nola jarraituko dugu? Jainkoaren errukia betierekoa da, imajina dezakegun guztia baino askoz handiagoa da, zeren “Zuregandik baitator barkamena, eta horrela sortzen duzu errespetua”.

Ebanjelioa bizitzeko Garizumako konbertsioa, Jainkoaren berri ona Jesusengan, Izpirituaren indarrez, bertso eder honetan gauzatzen da: “Nire arima Jaunagan itxaroten dago, bere hitzean dago zain”. 

Nire bizitza baten esperoan, baina Jainkoak berak zaintzen du. Berak gidatzen nau, zaintzen nau, babesten nau. 
Lazaro lagunaren heriotzarengatik negar egiten duen eta hilobitik altxatzen duen Jesus. Eraldatu eta biziarazi egiten du. Bere hitza berpizkundea eta aintza da.

Xabier Andonegi

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.