fbpx Gazteen Kontzertu Solidarioa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Gazteen Kontzertu Solidarioa
Gazteen Kontzertu Solidarioa
Gazteen Kontzertu Solidarioa

Donostiako kultur eskaintzaren klasiko bat da, jada. Eta zer aukera! Donostiako Orfeoia eta Musikeneko Perkusio Ensemblea elkarrekin!

Urteroko Gazteen Kontzertu Solidarioa, datorren otsailaren 4an ospatuko da, arratsaldeko 19:00etan, Kursaal auditorioan, CARITAS GIPUZKOAren Hotzaldi proiektuaren alde.

14. edizio honetan, Donostiako Orfeoiak eta Musikeneko perkusio taldeak, “Carmina Burana” eskainiko dute: duela 80 urte konposatua izan eta gero, munduko aretorik ezagunenetan entzuten dena oraindik ere.

Jose Antonio Sainz Alfaro izango da ekitaldiko zuzendaria; Jon Urdapilleta eta Teodora Oprisor pianoa joko dute; Ana Otxoa Pando, sopranoa; Aitor Garitano, tenorea; eta Gabriel Blanco, baritonoa.

Tecnungo ikaleek eta Ayete Ikastetxe Nagusiko egoiliarrek antolatutako gizarte-ekintza honen helburua, CARITAS GIPUZKOAko Etxerik Gabeko Pertsonei laguntzea da. Biltzen diren funtsak Hotzaldi zentrora bideratuko dira, hau da, gizarte eta etxebizitza bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduriko gaueko harrera-zentrora.

Atseden hartzeko eta mantenu eta higiene beharrak asetzeko espazio bat eskaintzeaz gain, Hotzaldik, bertara joaten diren gazteen gizarteratzea bultzatzen du, zentroko profesionalek burutzen duten laguntzaren bidez.

Kontzertuaren aurkezpenean, CARITAS GIPUZKOAko zuzendariak, Jose Ramon Aramendik, bere esker ona adierazi zion “Gipuzkoako herritarren eskuzabaltasunari”. Hamar urte daramatzat zuzendari gisa, hamar urtetan zehar eman ditut eskerrak; denbora honetan, ikasle asko ikusi ditut, ilusioz beteta, auditoriuma bete, eta kontzertu ikusgarriak antolatzen.

Julio Herrero, Ayete Ikastetxe Nagusiko zuzendariak, bestalde, kontzertuaren helburu soziala, kulturala eta eskolakoa azpimarratu zituen. “Ekimenak, gazteek sufritzen duten jendearekin konpromisoa har dezaten eta beste gazte batzuengana irits daitezen laguntzen du. Unibertsitario batentzat kontzertu baten antolaketaren buru izateak dakarren ikaskuntzaz gain, gure hondar apurra erantsi nahi diogu Donostiako kulturari.

“Kontzertuak sentsibilitatea pizten, eta ahaztutako pertsonengana hurbiltzen laguntzen digu”, adierazi zuen Jesus Olmedillak, antolatzaileetako batek. Tecnungo ingeniaritzako ikasleak jakinarazi zuen, kontzertua, “ahalegin handiarekin” eta ilusioarekin antolatzen dutela, gizartea desberdintasun-egoeren inguruan sentsibilizatzeko eta Hotzaldiri laguntzeko.

Ainara Garciak, kontzertua antolatzeko egindako lana eskertu zuen. Hotzaldiko arduradunak, etxerik gabeko pertsonei laguntzeko orduan, bereziki gogoan izan zuen egoitzako boluntarioen berotasuna.

Kontzertua: Carl Orff-en Carmina Burana.
Parte-hartzaileak: Donostiako Orfeoia eta Musikeneko Perkusio Ensemblea.
Eguna eta ordua: otsailak 4 (19: 00etan).
Non: Kursaal auditorioa (Donostia).
Sarreren prezioa eta salmenta: 20 eta 25 euro, https://lnkd.in/daainf4F webgunean edo Kursaaleko leihatilan salgai (aukera, Zero Ilara).

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.