fbpx Otsailak 20, Gizarte Justiziaren Munduko Eguna | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Otsailak 20, Gizarte Justiziaren Munduko Eguna
Otsailak 20, Gizarte Justiziaren Munduko Eguna
Gizarte Justiziaren Munduko Eguna

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) aho batez onartu zuen Gizarte Justiziari buruzko Adierazpena 2008ko ekainaren 10ean. Lanaren Nazioarteko Konferentziaren garrantzi handiko printzipioen eta politiken hirugarren adierazpena zen 1919an LANE eratu zenetik.

2007ko azaroaren 26an, urte bakoitzeko otsailaren 20an Gizarte Justiziaren Munduko Eguna ospatuko zela erabaki zen eta, 2008ko adierazpenak, berriz, globalizazioaren aro honetan, LANEren ikuspegi modernoa adierazten du.

Honek guztiak oso gertutik ukitzen gaitu kristauoi. Hurbil-hurbiletik. Ezin gara ezkutatu. Caritasen hala sentitzen dugu. Horrela egiten dugu. Ez dago kristautasunik, koherenterik, zintzorik edo praktikatzailerik Justizia Sozialik gabe. Ez dago kristautasunik Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren lehenengo artikulurik gabe. Hots, honako hau baitio:

"Gizaki guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berdinak dituzte, eta, arrazoiz eta kontzientziaz hornituta daudenez, batak bestearekin anaitasunez jokatu behar du”. Ez dago kristautasunik 22, 23, 24 eta 25 artikulurik gabe, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalez hitz egiten dutenak, ezinbestekoak baitira duintasunerako eta nortasunaren garapen askerako.

Artikulu horiek lan-baldintzez, genero berdintasunaz, soldata duinez, giza duintasunaren araberako existentzia ekonomikoaz hitz egiten dute. Baita lan horren baldintzez, sindikatzeko eskubideaz, baita oporretan ere. Osasunerako, etxebizitzarako, gizarte-zerbitzuetarako eskubideaz eta abarrez hitz egiten dute. Caritasen eguneroko egitekoa.

Ez dago behar kristautasunik giza eskubiderik gabe. Ez dago kristautasunik lan-baldintza duinik gabe. Ez dago kristautasunik bere dimentsio sozialik gabe. Oinak lurrean zituela predikatu zuen Jesusek. Bere inguru-marikoei hitz egin zien, hurbilekoei. Gaur egun, Jesusek, ziur, aurre egingo ziela erronka horiei, aurpegia itzuli gabe, profilean jarri gabe. Hizkera argiz hitz egingo luke, esandakoak belarriko mina eraginda ere. Ez luke etsiko. Guztiongatik ozen mintzatuko litzateke. Hitzen filosofia ekintzetara, proposamenetara, asaldatze intelektualera eramango luke. Mundu hobe eta zuzenago baten bila zebilen Jesus hartaz ari gara. Caritaseko giltzarria, alegia.

Gaur egun, kristauok erronka bat dugu, ez da batere erraza. Aska hartan jaiotako Jesus hark egingo lukeen bezala, ez dezagula ahaztu, garapen soziala eta justizia soziala ezinbestekoak direla pertsonaren duintasunean, ezinbestekoak bakea lortu eta mantentzeko. Garapen soziala eta justizia soziala ezin dira lortu bakerik gabe. Eta, noski, giza eskubide guztiak eta pertsona guztien oinarrizko askatasunak errespetatzen ez badira. Denontzat. Guzti-guztiontzat. Eta Caritas horretan murgilduta dabil.

Gaur, 2023. urtea, globalizazioa deiturikoak eta elkarren menpekotasun geopolitikoek, politikoek, finantzarioek eta ekonomikoek aukera berriak sortzen ari dira. Baita erronka berri eta arriskuak ere. Informazioaren teknologia pentsaezinak, komertzio bide berriak, inbertsio eta kapitaleko korronte ezezagunak. Munduko ekonomiaren hazkunderako eta mundu osoko eta pertsona bakoitzaren bizi mailaren garapen eta hobekuntzarako baldintza berriak. Ate berriak irekitzen dira, irekitzen ari dira bai.

Aldi berean, gaur egun arazo larriak izaten jarraitzen dugu; finantza, ekonomia, geopolitikako krisiak. Baita segurtasunik eza, pobrezia, bazterketa eta desberdintasuna gizarteen baitan. Baita esklabotza ere.

Gaur egun oztopo handiak daude garapen bidean dauden herrialdeek munduko ekonomian integrazio handiagoa eta erabateko parte-hartzea izan dezaten. Hori, errealitatea da. Pertsona migratzaileek gure kontzientziaren atea jotzen ari dira Eta horrela etorkinek gure kontzientziara jotzen dute. Hala uste dugu Caritasen.

Jesusek maitasun eta arreta bereziz begiratuko lieke bizitza duinago baten bila bizitza hobe baten ‘abenturari’ ekiten dioten pertsonei. Jesusek maitasun eta erantzukizunez begiratuko lieke gaur egun emigrante deitzen diegunei. Haserretuko litzateke haiek itsasoan itota edo mugetako hesi hiltzaileetan jipoituta hiltzen ikustean.

Kristaua izatea, Samariar onak egin zuena egitea datza, erronka berriei elkartasunez, anaitasunez, enpatiaz eta asalduraz aurre egitea. Nazareteko Jesus hark egin zuen bezala.

Gaur egun Jesusek gure kristau izaeraz galdetuko luke. Jesusek gogoraraziko liguke ez dagoela kristautasunik Justizia Sozialik gabe. Caritas horretan ari da. Lekukoa gure esku dago.

Jose Manuel Bujanda

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.