
Bi urteren buruan, azaroaren 4an eta 5ean, CARITAS GIPUZKOAko boluntarioek, berriz ere Gogartetxean (Loiola, Azpeitia Ibilian (PDF) ekimenean parte hartu zuten.
Migrazioen nondik norakoa eta Elizaren Doktrina Sozialaren gakoak hobeto ezagutzeko asmoz -Caritasek migrazioekiko duen begirada eta ekintza- boluntarioek, migrazioen aurrean egin beharrekoa eta aurrera atera beharreko jardunbide egokien garrantzia aztertu zuten.
Jardunaldian, errealitate horiek nola lagundu behar ditugun landu zen. Hots, lau aditzetan oinarrituta: Hartu, Babestu, Sustatu eta Gizarteratu.
Sergio Barciela, Espainiako Caritaseko migrazio-taldeko kidea izan zen Ibilianen, eta alderdi hauetan sakondu zuen:
Pertsona migratzaile eta errefuxiatuei dagokionean, zer errealitate bizi ditugu gure lurralde eta taldeetan?
Migratzaile eta errefuxiatuei buruzko estereotipoak bertan behera uztearen garrantzia:
- Migrazioari buruzko pertzepzio ezkorra osatzen duten osagaiak. (Bideoa)
- Nola agertzen dira zurrumurruak eta estereotipoak gure lurraldeetan? (Bideoa) Nola egin diezaiekegu aurre? (Bideoa)
Fratelli Tutti: berri ona migratzaile eta errefuxiatuentzat.
- Migratzaileak eta errefuxiatuak Frantzisko Aita Santuaren bihotzean (Frantzisko Aita Santuaren aipuak).
- Doktrinaren giltzarriak pertsona migratzaile eta errefuxiatuen aurrean. (Bideoa)
- Giza mugikortasun behartuari dagokionez, entziklikak azaltzen dituen sei iturburuak.
Kultura arteko bizikidetzaren erronkak.
- Lau aditzak, eta Sustatu eta Gizarteratzearen garrantzia. (Bideoa)
- Nola ulertzen dugu “gizarteratzea” delako hori elizaren barruan? (Bideoa)
Nor geratzen da kanpoan?
Harrera-komunitateak
- ¿Noren alde egiten dugu apustu? Esperientzia bereizleak edota kulturarteko dinamikak?
Migrazioen eremuan, datorren astean egingo diren bi topaketetara gonbidatu nahi zaitugu:
- “Hemen, migratzaile eta errefuxiatuekin etorkizuna eraikitzen dugu” (Kartela) /Santiago Agrelo (Tangerko artzapezpiku emeritua), azaroaren 16an, 19:00etan, Andia 3, Donostia.
- “Heriotzaren kontra eta eskubideen alde” (Kartela) (Etorkizun hobe baten bila hildako pertsonen oroimenez), azaroaren 20an, 12:00etan, Skatepark-en (Irun).