fbpx Larrialdi humanitarioa Turkia eta Sirian | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Larrialdi humanitarioa Turkia eta Sirian
Larrialdi humanitarioa Turkia eta Sirian
Larrialdi Gizonak hondakinen artean lurrikara baten ostean humanitarioa

CARITAS GIPUZKOAk larrialdi humanitarioa aktibatu du astelehenean Turkiako hego-ekialdean eta Siriako iparraldean gertaturiko lurrikaren ondorioz. Une honetan, ezbeharra dela eta, 17.500 hildako eta 69.000 pertsona zaurituta daude.

Caritas Turkiak eta Caritas Siriak kezka bera helarazi digute: “pertsona ugari geratu dira negu betean etxerik gabe. Lurrikarak lo zeuden bitartean gertatu zirenez, soinean zeramatenarekin irten ziren kalera, nahiz eta tenperatura zero azpitik egon”, azaldu du Caritaseko Konfederazioko Nazioarteko Lankidetza taldeko Carmen Gomez de Barredak.

Hala, Caritasen erantzun humanitarioa, entzute-kanalak irekitzera bideratu da, kaltetutako pertsonei babeslekuei buruzko informazioa helarazteko.

Turkiaren kasuan, kalte handiena jasan duen eskualdea Anatolia elizbarrutia izan da. Iskenderun hiriko (herrialdearen hegoaldean) katedrala osorik eraitsi zen, eta kalte handiak eragin zituen Cáritasen bulego eta gainerako espazioetan.

“Caritas Anatoliak, agintariekin lankidetzan, lekualdatutako pertsonak bildu ditu leku ireki eta seguruetan, eta baita janari beroa eta jantziak banatu ereu. Izmir eta Istanbuleko elizbarrutiak laguntza luzatzen eta materialak biltzen ari dira, Anatoliako eskualdera laguntza bideratzeko”, azaldu du Carmen Gomez de Barredak.

Babes-zentroak

Siriaren kasuan, milioi erdi hildako eta 6,6 milioi errefuxiatu eragin dituen gerra zibila bizi duen herrialdearen drama sakondu egin da. “Hasierako erantzuna etxea galdu duten pertsonak hartzeko babes-zentroak egokitzea da. Gainera, janaria eta, batik bat, arropa, eskaintzen ari dira; izan ere, jendeak etxetik arropa hartzeko aukerarik gabe alde egin du”, azpimarratu dute Caritaseko Konfederaziotik.

Caritas Siriak, Alepon eta Latakian dituen bulegoak oso kaltetuta daude, eta langile gehienak eta kaltetutako 4.500 familia inguruk eraikin erlijiosoen edo kotxeen barruan egin behar dute lo, eguraldia oso latza baita. Caritas Siriak, Damasko eta Homseko langile eta boluntarioak mobilizatu ditu, eta beharrak aztertzen ari da, erantzun azkarra eman ahal izateko.

Lurrikara hondatzailea izan da erabat, eta bi herrialdeetako Caritasek jenerozko laguntza jasotzeko eta banatzeko zailtasunen berri eman dute; hortaz, eskudirutan emandako laguntzari lehentasuna emango zaio.

Egoera mingarri honen ondorioz, CARITAS GIPUZKOAk larrialdi egoera martxan jarri du; horretarako, Caritas Konfederazioa sarea baliatu du, jasotzen den dirua hondamendi honen biktimen laguntzara zuzenean bideratzeko.

SOS TURKIA-SIRIA

Bizum zenbakia:  38029

Kontu korronteak:
    Fiare banka etikoa: ES11 1550 0001 21 0005422720
    Kutxabank: ES85 2095 5001 07 1062435374
    Laboral Kutxa: ES74 3035 0060 41 0600100001

 

 

DOHAINTZA

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.