fbpx Patxi Azpitarte, Caritas Gipuzkoako Gotzain Ordezkari berria | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Patxi Azpitarte, Caritas Gipuzkoako Gotzain Ordezkari berria
Patxi Azpitarte, Caritas Gipuzkoako Gotzain Ordezkari berria
Patxi Aizpitarte

Fernando Prado gotzainak Patxi Azpitarte izendatu berri du Caritas Gipuzkoako Gotzain Ordezkaria. 1955ean jaioa, 1986. urtean apaiztu zen. 2000. urtera arte, Azpeitiko parrokian aritu zen eta azken urteetan Osasun Pastoraleko ordezkari ere izan zen. 2001ean, Uriarte gotzainak Bikario Nagusi izendatu zuen eta 2011tik aurrera Deba eta Itziarko parrokoa izan da. Hemen duzue Caritas Gipuzkoako komunitateari egin dion agurra:

"Joan den astean jakitera eman ziren Kuriako izendapenak eta Caritaseko Gotzain Ordezkari berri izendatua izan naizenez, agur eginez lerro batzuk idazteko eskaera egin didate. Jaso ezazue, bada, Caritaseko familia zabala osatzen duzuen parrokietako boluntario jator, ongile leial eta eskuzabal, profesional eta langile baliotsu, eta arduradun saiatuok nire agurra eta onginahia ikasturte berri honen hasieran. Gure Elizaren atal garrantzitsua dugu Caritas, parrokia gehienetan txertatua, Gipuzkoarren konfiantza eta babesa duena eta hainbat proiektu, zerbitzu eta ekimen garatzen dituena, Donostia inguruan batik bat. Orokorki ongizatezko gizarte batean bizi arren, hor ditugu halere premia egoera ezberdinak nozitzen dituzten kolektibo, familia eta pertsonak. Erronka bat bihurtzen da beroiek gizarte-bizitzaren ertz edo periferietatik ateratzen laguntzea eta gizarte-plazara bideratzea. Pertsona eta aurpegi bakoitza baloratuz, bere baliabide pertsonalak sustatuz eta lagun eginez. Horretan saiatuko gara elkarrekin, sinodalitate giroan, irudimenez, profesionaltasunez eta zerbitzu jarreraz. Animo eta ikasturtean zehar Izango dugu elkar aurkitzeko aukerarik".

Patxi Azpitarte
Caritas Gipuzkoako Gotzain Ordezkaria

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.