
Maiatzaren 25ean, osteguna, 17:00etan, CESAR GARCIA RINCON DE CASTROrekin (https://www.cesargarciarincon.com/) antolatu dugun saiora gonbidatu nahi zaitut. Ekimenaren xedea: garatzen ari garen gizarte-sentsibilizazioko ekintzen katalogoaren zirriborroa zuri aurkeztea.
Azken garapena baino lehen, zirriborroaren inguruan, irakasleak eta pastoraltzako eragileak entzun nahi ditugu. Ikasgelan edo haur taldeekin edo gazteekin lan egiterakoan, agian, aintzakotzat hartzen ez ditugun gaiak kontuan hartzeko.
CARITAS GIPUZKOAtik oso garrantzitsua iruditzen zaigu duintasun eta justizia-balioak indartuko dituen hezkuntza-proposamen batekin asmatzea; baita, eskolatik bultzatzen duzuen idiosinkrasiarekin eta berrikuntzarekin bat datorren esparru pedagogiko bat diseinatzea ere. Katalogoa, modu instituzionalago batean, irailean aurkeztuko dugu, hots, inplikatutako gizarte-eragile guztien ekarpenak jaso ondoren.
Parte hartzeko prest? Saioa, kafe baten bueltan, CARITAS GIPUZKOAn (Salamanca pasealekua 2, Donostia) ospatuko da. Parte hartzeko asmoa baduzu, mesedez, izena eman ondorengo esteka honetan:
Cesar Garciak, TEAMS bidez egingo du gurekin bat; saioak, gehienez, ordu eta erdiko iraupena izango du.
Zure erantzunaren zain. Ondo izan eta esker mila.
MABEL CENIZO
SAILAREN ARDURADUNA