
Sinodoa, batzar edo aholku-topaketa erlijioso bat da non gotzainek, Aita Santuarekin bilduta, informazioa eta esperientziak trukatzen dituzten. Eliza osoan martxan jartzen diren pastoral konponbideak bilatzea du helburu Sinodoak.
Donostiako Elizbarrutiak, datorren ekainaren 3an (larunbata), "Sinodal Eliza" izenburupean, IV. Elizbarrutiko Sinodo Topaketa antolatu du Arantzazuko santutegian. Jardueren egitarauaren baitan, Carlos Martínez Oliveras klaretiarrak “Sinodo-erako espiritualitatea zaindu” hitzaldia eskainiko du. Eman izena eta parte hartu!