2023ko otsailak 14
Otsailaren 6an, goizeko 04:17ean, 7.9 graduko lurrikara bat izan zen Turkiako hego-ekialdean; ondoren 42 erreplika ere izan ziren. Sirian ere eragin handia izan zuen.
TURKIA
Otsailaren 13rako, dagoeneko, hau guztia jakin da,
- 31.000 hildako baino gehiago, eta 80.278 zauritu baino gehiago.
- 158.165 pertsona ebakuatu dituzte beren etxebizitzetatik. Gehien kaltetutako 10 probintzietan, 7.584 eraikin erori dira (edo erortzear daude), eta 12.617 larri kalteturik daude.
- Zorigaitzak, guztira, 13.500.000 pertsonari eragiten die.
Anatoliako hego-ekialdeko aireportu eta errepide nagusiak itxita egoteaz gain, ospitale gehienak erabilezinak dira. Garraio publikoa partzialki moztu da. Turkia osoko eskolak eta espazio publikoak, itxi egin dira.
Caritas Internationalis-eko erreferentziazko langileak, AFADekin (Turkiako segurtasun eta larrialdi zerbitzuak) komunikazioan eta koordinaturik daude.
Anatoliako Caritas Sarea, AFADekin eta tokiko agintariekin koordinatuta, pertsonak espazio publiko seguruetan biltzen laguntzen ari da. Boluntarioek lan hauek egin dituzte:
• 150 pertsonak janari beroa eta ura jasotzen dute egunero, bai elizbarrutietako instalazioetan, bai espazio publikoetan.
• 130 pakete egunean etxeko beharrei aurre egiteko (pixoihalak, oinarrizko higieneko produktuak).
• 100 manta banatu dituzte.
• 40 pertsonei berokiak eman zaizkie.
• Egunero 70 pertsonek, Iskenderungo elizbarrutiko instalazioetan lo egiten dute.
• Egunean 80 lagunek igarotzen dute gaua Mersinen.
Caritas Konfederazioko langileek, larrialdian laguntzeko, lehen talde bat antolatu dute kaltetutako zonaldean eta hiri handietan - asko bertara joan baitira- eta herritarren beharrizanak baloratzen ari dira.
Kontuan izan behar dira testuinguru geografikoa eta bertara iristeko zailtasunak, baita lan egiteko lege-testuingurua ere. Gobernuak lege bat atera du lana koordinatzeko. Caritas Internationalis erakundeak dei egin du ez ahazteko lurrikara honen ondoren susperraldi soziala epe ertain eta luzeko lana izango dela.
SIRIA
Lurrikarak eragin handia izan du Siriako iparraldean. 4,6 milioi biztanleko eskualde honetan, aurretik, 4,1 milioi pertsona laguntza humanitarioaren mende zeuden, gehienak emakumeak eta adingabeak. 1995etik izan den lurrikararik handiena izan da. Erori ez diren ospitaleak zaurituz beteta daude. Azpiegituretan izandako kalteak ezin dira oraindik ebaluatu (700 eraikin baino gehiago eraitsi dira edo oso kaltetuta daude), eta eremura sartzeko errepide nagusiak itxita daude.
2023ko otsailaren 12an, jada, zera jakina zen
- Aleppo, Lattakia, Hama, Idleb eta Tartousen ia 1.414 hildako eta 2.349 zauritu baino gehiago izan dira. Kalkuluen arabera, kopuru horiek gora egingo dute erreskate-operazioek jarraitzen duten bitartean.
- Siriako gobernuak hondamendi eremu izendatu ditu Aleppo, Hama eta Lattakia.
- 454 eskola suntsitu eta/edo hondatuta daude, eta kaltetutako zonetako eskola-jarduerak bertan behera geratu dira.
- Etxerik gabe geratu diren milaka pertsona kale gorrian daude; eraikin ez-seguruetan, harrera-zentro eta zentro kolektiboetan babesa bilatzen ari dira, edota inguruko familiak artatzen ari dira.
- Gobernuak 126 babesleku seguru egokitu ditu Aleppon, 23 Lattakian, 5 Haman, 3 Homsen eta 3 Haman. Lehen txostenek bete gabeko oinarrizko premiei erantzuteko beharra islatzen dute (ura, Kit-janari higienikoak, botikak edo elektrizitaterako bateriak).
Caritasek Ekialde Hurbilean eta Afrikako Iparraldean duen eskualdeko bulegoa (Caritas MONA) mobilizatu egin da larrialdiari erantzuten laguntzeko. Libanoko Caritasek, ERUren bidez (Larrialdiei Erantzuteko Unitatea), 15 gazte joan dira Lattakiara, banaketetan eta kaltetutako biztanleekin lanean aritzeko.
Eskualdeko bulegoa, Siriako bulegoarekin batera, Caritas Internationalis eta nazioarteko sareko Caritas erakunde ezberdinekin batera, bilerak koordinatzen ari da. Larrialdiko ekintza-plana antolatzen ari dira.
Siriako Caritas egoera bertatik bertara aztertzen ari da, komunikazioak izateko dauden zailtasun guztien erdian. Damaskoko bulego exekutiboa Aleppo eta Latakiara joan da lehen erantzunean laguntzeko. Aleppo, Lattakia eta Hamako taldeek tokiko beste erakunde eta agintariekin koordinatutako beharren premia zehaztu dute. Orain arte honako banaketa hauek egin dira:
Itsasertza (Lattakia):
• 785 edateko ur pakete, 11 harrera-zentrotan.
• 250 koltxoi, bost harrera-zentrotan.
• 113 manta, bi harrera-zentrotan.
• 99 higiene-kit, bi harrera-zentrotan.
Aleppoa
• 664 edateko ur pakete, 8 harrera-zentrotan.
• 664 elikagai-pakete, 8 harrera-zentrotan.
• 120 manta, 2 ikastetxetan.
SOS TURKIA-SIRIA
Bizum zenbakia: 38029
Kontu korronteak: :
Fiare banka etikoa: ES11 1550 0001 21 0005422720
Kutxabank: ES85 2095 5001 07 1062435374
Laboral Kutxa: ES74 3035 0060 41 0600100001