fbpx UKRAINA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
UKRAINA
UKRAINA
Ukrainia laguntza

Espainiako Gobernuak iazko abuztuan onartutako Errege Dekretua aplikatuz, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako laguntza ekonomikoa da ASI UKRAINA 2023. Nolabait, 2022ko martxoan sortu, eta joan den abendura arte indarrean egon zen laguntzaren jarraipena da.

Prestazio hori laguntza ekonomikoan eta gizarte-laguntzan oinarritzen da. Hori guztia Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei zuzenduta dago, Euskadin erroldatuak, eta aldi baterako babes-estatutua dutenak; Europako zuzentarau batean oinarritua.

Laguntza ekonomikoa urtarrilean sartu da indarrean, eta aurtengo ekainaren 30era arte edo dagokion aurrekontu-partida agortu arte iraungo duela aurreikusten da.

Babes ekonomikoak ipar bat du, hau da, lortu nahi den helburua oinarrizko premiak asetzea da: elikadura, ostatua, garraioa, etab. Gizarte eta eskola-eremua, hizkuntza-eremua edo komunitatean integratzeko esparrua ere hartzen ditu kontuan.

Laguntza hori erreferentziazko hainbat erakundek eskaintzen dituzten laguntza batzuen barruan kokatzen da. Ekimena eta koordinazioa, adituak diren erakundeek eta administrazio publikoak emango dute aurrera; bereziki oinarrizko gizarte-zerbitzuek.

Hartzaileek bete beharreko baldintza batzuk ezartzen dira: diru-sarrerarik edo baliabide ekonomikorik ez izatea –edo horiek baremo batzuen azpitik egotea–, bateraezintasuna errefuxiatuei zuzendutako Estatuko Harrera Sistemaren laguntza eta prestazioekin, eta abar.

Zenbatekoa aldatu egiten da bizikidetza-unitatearen osaeraren arabera, eta laguntzak, kide kopurua, guraso bakarra izatea, edota sendia adingabeak izatea hartzen ditu kontuan.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.