
‘Lehen Urratsa’ proiektuak ‘Urratsak Bidean’ izena hartu zuen 2022an.
‘Urratsak Bidean’ programa, bizitegi-alternatiba bat ordaintzeko eta oinarrizko premiak asetzeko dirulaguntza bat da. Horrekin batera, eta gizarte-langile baten laguntzarekin, gizarteratze-prozesu bat lantzea du xede.
Helburua da, pertsona horiek, gehienak gazte migratzaileak –aipatutako laguntza ekonomiko eta profesionalekin–, kaleko testuinguru batetik ateratzea, ingurune normalizatuetan eta baliabide komunitarioak dituztenetan, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesu bat garatu ahal izateko.
Orain arteko emaitzak oso onak izan dira. Izan ere, ebaluazioak, antzeko programak abian jartzeko balio izan du. Hori guztia, bizitoki-alternatiba normalizatuetan esku-hartze soziala eskaintzeko helburuarekin. Hau da, gizarteratze positiboan aurrera egitea errazten duten giro komunitarioak.
CARITAS GIPUZKOAk, bere aldetik, 2022 urtean, 30 pertsonari lagundu zien hainbat gizarte-alderditan: gizarte eta hezkuntza-laguntza, pertsonen une eta prozesuetara egokitutako esku-hartzeak, bai eta bizitokian ere (etxebizitza edo alokairuko etxebizitza partekatua).