fbpx Zuk zerikusi handia duzu | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Zuk zerikusi handia duzu
Zuk zerikusi handia duzu
Zuk zerikusi handia duzu

Karitatearen eguna ospatzean Jesusen balioekin eta bizimoduarekin bat egiten dugu. Bizia ugari sortzeko. Gehien sufritzen dutenei maitasuna emateko, haien gertuko lagun bihurtzeko, anai arreba bihurtzeko.

Pertsona guztiak animatu nahi ditugu beren baitan dagoen elkartasuna eta errukia esnaraztera, eta bizikidetza eredua aldatuko duen bizimodua eraldatzeko konpromisoa hartzera, bidezkoagoa, solidarioagoa eta anaitasunezkoagoa bihurtu dadin.

Pandemiaren ostean, Ukrainako gerra ikusi dugu, migrazio krisia eta milioika errefuxiatu; baita inflazioa, krisi energetikoa eta natura hondamendiak ere. Horren ostean, ikusten ari gara gure hiri, herri eta auzoetako milaka pertsonak oso baliabide gutxirekin bizi direla.

Bakarrik edo familiarekin bizi diren pertsonak dira, ametsen eta itxaropenetik kanpo geratzen ari direnak:

• Gero eta bazterketa egoera larriagoak bizi dituzte, psikologikoki eta emozionalki okerrera egin duten pertsonak dira, eta beren burua gainditzeko eta osatzeko zailtasun handiagoak dituzte.
• Ez dute etxebizitza bat lortzeko edo bertan bizitzeko aukerarik, eskubidea izatetik luxua izatera pasa delako. Bizitokiaren eta janaren artean aukeratu behar izatea eguneroko egoera bihurtu da. Inork ez du kalean amaitu nahi.
• Munduko toki askotako pertsonak dira, indarkeriatik, muturreko pobreziarik edo jazarpenetik ihes egiten dutenak, eta administrazio irregulartasun egoeran bizi dira, paperik eta eskubiderik gabe, periferietan.

Errealitateak estutzen eta gainditzen gaitu, pixkanaka, itxaropena anestesiatuz.

Pertsona askok bizi duten pobreziaren eta sufrimenduaren aurrean, baita gertutik bizitzen ditugun egoera mingarrien aurrean, batzuetan, ikusi gabe bizitzea aukeratzen dugu, gertatzen denari jaramonik egin gabe, isolatuta eta babestuta sentitzeko. Gizaki sor, sorgor eta hotzak bihurtzen gara; beldurrari, berekoikeriari eta axolagabetasunari gure bizitzan sartzen uzten diegu, eta mundua ikusteko moduan gelditzen ere.

Begiak modu kontzientean ireki ahal izateko, gogoa eta nahia izan behar dugu, gure begiek hautematen dutenaz harago ikusi ahal izateko. Gure bidea egiten dugunean heinean, gure ingurura begiratu eta gelditu behar izaten dugu, gertatzen ari denaz jabetzeko.

Gainerakoei epaituz eta zigortuz begiratzen badiegu, honako hau galde diezaiokegu gure buruari: “Eta nik, nola eta nondik begiratzen diot nire buruari? Nahikeriatik? Erruduntasunetik? Nire buruari maitasunez, ulermenez eta errukitasunez begiratzeko gai al naiz?”. Gure buruari begiratzeko moduak eragina du gainerakoei begiratzeko moduan.

Errealitate honen aurrean, Zuk, asko duzu ikusteko beste pertsonek izan ditzaketen aukeretan. Zuk egiten edo egiten ez duzunak, egin dezakezun ekarpenak bizitza eman dezake, bakardadea lasaitu dezake, arima sendatu dezake, besteei beren barnean bizitza berria loratzen sentiarazi diezaieke. Gure eginkizuna ez da bakarrik besteen beharrak asetzea, baizik eta itxaropenaren bideak irekitzeko aukerak aurkitzea ere. Zuk zerikusi handia duzu.

Kartela

Diptikoa

Fundamentazioa

Bideoa

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.