fbpx Etorkizun berria eraikitzeko etxebizitza | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

2024an Caritasek lagundutako etxeen % 51k adingabeko kideak zituen.

Erroldatzea edozein eskubide sozial eskuratu ahal izateko gutxieneko baldintza da.

Amina duela hiru urte iritsi zen Gipuzkoara, bere lehen alabaz haurdun zegoela. Siriatik ihes egin zuen segurtasun eta egonkortasun ezagatik, bakean bere familia hazteko ingurune baten bila. Bere herrialdean idazkari lanetan aritua zen, horretarako trebatua, baina gatazkak dena desitxuratu zuen. Haurdun emigratzea erabaki gogorra bezain saihestezina izan zen.

Harrezkero, Lasarten bizi da Amina, bere bi seme-alabekin gela batean: Yasmin, hiru urtekoa, eta Ekhi, zortzi hilabeteko haurra. Azken izen hau asko gustatu zitzaion, eguzkia eta argia ekartzen dizkiolako gogora; eta baita Ekialdea ere, Siria hain zuzen, han utzi baitzituen bi anai-arreba eta ama.

Aminak 400 euro ordaintzen ditu hilean alokairuagatik. Pisua Kolonbiako bikote batekin eta aurreko astean iritsi zen gazte arabiar batekin partekatzen dute. Pisuko inork ez du alokairu-kontraturik eta jabeak bertan ezin dutela erroldatu ohartarazi zien.

Egoera honek dena baldintzatzen du: erroldarik gabe, Aminak ezin du babes-sistema publikora jo, ez Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE), ezta alokairu sozial bat eskatzeko ere. Izan ere, haurrak baititu bere ardurapean. Aminak orduka egiten du lan, kontraturik gabe, eta sarritan Ekhi eraman behar du berarekin. Alokairuen prezioen gorakadari prekarietatea, arraza-aurreiritziak eta administrazio-oztopoak gehitzen zaizkio. Guzti honen emaitza bazterketa kroniko eta isila da. Batzuetan, Aminak ezin du lo egin bere bi seme-alabekin kalean geldituko den beldur.

Alokairu kontraturik eta erroldarik gabe, errotzea frogatzea askoz ere zailagoa da eta, ondorioz, bizileku baimena lortzea.

Lasarteko parrokiako Caritasen, leku segurua aurkitu du Aminak. Han, bere beldurrak ozen esateko aske sentitzen da, baita bere ametsak adierazteko ere. Aholkua eta babesa jasotzeaz gain, Caritaseko boluntarioek laguntza ekonomiko bat eskaini diote, alokairuari eta elikadurari aurre egiteko. Gainera, hemen hiru urte betetzen dituenean (bi hilabete eskas barru) errotzeagatik bizileku-baimena eskatzeko behar den dokumentazioa prestatzen lagunduko diotela esan diote, administrazio egoera erregularrean lan egin ahal izateko. Hala ere, errotzea erakustea zailagoa izango da alokairu-kontraturik eta erroldarik gabe.

Etxebizitza eskuratzeko zailtasunei (tartean, alokairuen prezioen igoera); lan-prekarietatea, gizarte-aurreiritziak eta oztopo administratiboak gehitu behar zaizkio. Guzti honen emaitza bazterketa kronikoa da, isila. Egun batzuetan, Aminak ezin du lorik egin, bere bi seme-alabekin kalean geldituko den beldur.

Aminak ez daki oraindik bere etorkizuna nora bideratu. Ez daki noiz lortuko duen etxebizitza duina, ezta noiz lortuko dituen hura mantentzeko diru-sarrera nahikorik ere. Etxebizitza ez baita espazio fisiko hutsa: dena eusten duen oinarria da. Eta oinarri hori gabe, bizitza berreraikitzea ezinezkoa da.

Zergatik kontatzen dizugu Aminaren historia?

Gipuzkoan, ehunka pertsona bizi dira alokairu-kontraturik gabeko logeletan, erroldarik gabe eta oinarrizko eskubideetarako sarbiderik gabe. Egoera honek ikusiezintasun administratiboa dakar, ondorio oso zehatzekin.

Izan ere, errolda inolako gizarte-eskubiderako sarbidea da:

Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2016 Toki Erakundeei buruzko legeak argi dio: pertsona guztiak erroldatu behar dira bizi diren udalerrian, etxebizitzaren egoera urbanistikoa edozein dela ere. Oinarrizko eskubide sozialetarako sarbide unibertsala bermatzea bilatzen du xedapen honek, errolda herritartasuna gauzatzeko gutxieneko abiapuntua dela onartuz.

Hala ere, praktikan, familia askok ezin dute erroldatu, gela azpierrentatutan bizi direlako, kontraturik gabe, partekatutako pisuetan edota era informalean utzitako etxebizitzetan.

Sarritan, kontratu nagusiaren titularrek uko egiten diote gainontzekoek erroldatzeari, zigor administratiboen, ondorio fiskalen edo jabegoarekiko gatazken beldur direlako. Errealitate hori behin eta berriz salatu du Arartekoak, eta azpimarratu du erroldatzeari uko egiteak oinarrizko eskubideak urratzen dituela eta bazterketa egoerak indartzen dituela.

Bazterketa honek egoera larriak sortzen ditu. Testuinguru batzuetan, errolda neurrigabeko prezioan saltzen edo alokatzen den “ondasuna” izatera iritsi da: urtean 100 eta 400 euro artean pertsonako, gizarte-erakunde batzuek salatu dutenez. Jokabide hau legez kanpokoa den arren, sistema bera da jendea gehiegikerietan murgiltzera eramaten duela erakusten du, oinarrizko eskubideak baliatu ahal izateko.

Ezkutuko alokairu-merkatuak arreta berezia merezi du, iruzur fiskala izateaz gain, pilaketa-egoerak sortzen dituelako eta bizi-proiektu duina garatzeko behar diren gutxieneko bizigarritasun, intimitate eta egonkortasun baldintzak urratzen dituelako.

“Hiltzen duen ekonomia duen sistema batetik eratortzen diren errealitate berri horietako bat ‘gentrifikazioa’ deritzona da, eta horrek areagotu egin du munduko hiri askotan jadanik estresagarria den bizileku-arazoa”.

Francisco aita santua, ‘La esperanza no defrauda nunca’ argitalpena, 2024.

Etxebizitzaren inguruko egoerari buruzko hainbat datu

Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren azken txostenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) batez besteko errenta hilean 739,5 eurokoa izan zen 2023. urte amaieran, eta handiagoa izan zen hiriburuetan ,zehazki Donostian: 981,9 €.

Alokairuko etxebizitza eskatzen duten pertsonek, batez beste, familiaren diru-sarreren %45 bideratzen dute errenta ordaintzera; hilean 690 euro inguru. Portzentaje horrek aise gainditzen du nazioartean gomendatutakoa (% 30).

2023ko urtarriletik 2024ko ekainera bitartean, Etxebiden (alokairuko etxebizitza publikoen eskatzaileen erregistroan) izena eman zuten pertsonen kopurua % 46 igo zen, 26.000 izen-emate berrirekin, eta horrek erakusten du alokairuaren merkatua asko tenkatu dela.

Caritas Gipuzkoa gizarte egoera ahulean eta etxebizitza-baztertze arriskuan dauden familiekin

Caritas Gipuzkoan, bereziki kezkatzen gaitu zaintzapean adingabeak dituzten familien egoerak, muturreko egoeran bizi direnak, bizitegi-bazterketa jasateko arriskuan. 2024an, lagundutako etxeen % 51n haurrak eta nerabeak zeuden, eta 10etik 4 gurasobakarrekoak ziren, kasu gehienetan, amak. Egoera hauek ez dira salbuespenezkoak: familia asko bizitza duina sostengatzeko oinarrizko baldintzarik gabe uzten dituen gizarte ereduaren isla dira.

Gure 76 parrokietako sarea da —Gipuzkoako bazter guztietan dagoena— Caritasen sarrerako lehen atea. Han, gertutasunetik entzun, hartu eta laguntzen da. Sare horren eta Bidelagun programaren bidez, 2024an bi milioi euro baino gehiago bideratu ziren zuzeneko laguntzetara, etxebizitza-gastuekin lotutako oinarrizko beharrak ordaintzera. Esparru horretan bakarrik, 3.600 pertsona baino gehiagori lagundu zitzaien alokairuei, hornidurei eta abarri aurre egiten.

Erantzun horiek egiaztapen argi batetik sortzen dira: seme-alabak dituzten gero eta familia gehiago gela berralokatuetan bizitzera bultzatzen dira, baldintzarik gabeko etxebizitzetan, edo kalean egoteko arriskuan ere bai. Eta gero eta gehiago, etxebizitza bat eustea eguneroko borroka bilakatzen ari da. Honengatik, politika publiko nahikoak garatzea, komunitatetik jardutea, gertutasunetik laguntzea eta gutxieneko duintasun baldintzak ziurtatzea ez da soilik premiazkoa: ezinbestekoa da.

Zer eskatzen diegu administrazio publikoei?

Erroldatzea oinarrizko eskubideak eskuratzeko atea da, hala nola osasuna, hezkuntza eta prestazio sozialak. Alokairu edo jabetza kontratua eskatzea justifikatu gabeko hesia da bazterketa egoeran dauden pertsonentzat. Hori dela eta: alokairu edo jabetza kontraturik gabe erroldatzea baimendu dadila, izatezko bizilekua egiaztatzen duten beste dokumentu edo adierazpen batzuk onartuz. Oztopo administratiboak saihesteko, prozedura arinak eta irisgarriak ezartzea, gizarte-zerbitzuen eta komunitate-bitartekarien laguntzarekin. Udaleko langileak prestatzea, pertsona migratzaileen eta bazterketa arriskuan daudenen behar espezifikoak identifikatu eta artatzeko.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea betetzea eta betearaztea (art. 61.2), udalerrian bizi diren pertsona guztiak erroldatzera behartzen dituena, etxebizitzaren hirigintza-legezkotasuna edozein dela ere. Egoera prekarioetan (berralokatutako logelak, etxebizitza informalak, etab.) dauden pertsonak erroldatzea eragozten duten oztopo burokratikoak eta praktika murriztaileak desagertaraztea. Arartekoaren gomendioak aplikatzea, zeinak azpimarratzen duen erroldatzea ukatzeak oinarrizko eskubideak urratzen dituela eta gizarte bazterketa indartzen duela.

Alokairuko etxebizitza sozialen defizita da bizitegi bazterketa eragiten duen arrazoi nagusietako bat. Eurostaten datuen arabera, Espainia Europako batez bestekoaren oso azpitik dago etxebizitza sozialetan. Parke publikoa handitzeak aukera ematen du zaurgarritasun egoeran dauden familiei aukera eskuragarriak eskaintzeko eta merkatu pribatuaren gaineko presioa murrizteko; izan ere, merkatu pribatuan prezioak debekagarriak dira etxe askorentzat. Etxebizitza sozialen eskaintza handitzea egiturazko neurri bat da, etxebizitza eskubidea bermatzen duena, segregazioa eta bazterkeriaren kronifikazioa prebenitzen dituena, eta familia migratzaileen eta beste kolektibo zaurgarri batzuen integrazioa errazten duena.

Alokairuko etxebizitza publikoen parkea handitzea, adin txikikoak dituzten familiei, bazterketa arriskuan daudenei eta migratzaileei lehentasuna emanez. Alokairurako eta gizarte-prestazioetarako laguntzak eskuratzea erraztea, baldintzak gela edo etxebizitza informaletan bizi direnen errealitatera egokituz. Baldintza ez-duinetan bizitzera behartuta daudenentzat zubi-etxebizitza programak eta larrialdiko bizileku-irtenbideak bultzatzea. Bereziki babestu behar dira adingabeak dituzten familiak eta egoera bereziki ahulean daudenak. Adingabeak dituzten familiei gizarte, hezkuntza eta osasun baliabideetarako lehentasunezko irizpidea bermatzea, haien administrazio-egoera edozein dela ere. Adin txikikoak dituzten familiak ez direla bizitzeko aukera duinik gabe geratuko ziurtatzea.

Eta gizarteari: Zuk, zer egin dezakezu?

Izan jarrera irekia, saiatu zure aurreiritziak alde batera uzten. Izan zaitez laguntza-sare familia hurbil ez duten familia edo pertsonentzat. Komunitate laguntza-sareak funtsezkoak dira edozein familia integratzeko, baina, batez ere, familia migratzaileak, hurbileko familia-ingurunerik ez dutenean. Bidelagun izateak eta elkartasunak hizkuntza, kultura eta administrazio oztopoak gainditzen laguntzen dute, eta gizarte-kohesioa sustatzen dute.

Alokairu soziala sustatzen duten politikak eskatu ditu. Pertsona guztiok etxebizitza behar dugu seguru sentitzeko, hazteko eta etorkizuna eraikitzeko. Etxebizitza bat alokatzen baduzu, kontratuarekin egin eta erroldatzen utzi: ate handiak irekitzen dituzten keinu txikiak. Horrez gain, alokairu sozialeko programei buruzko informazioa jaso dezakezu, edo bi aldeentzako bidezko baldintzak bermatzen dituzten erakundeekin lan egin dezakezu. Gizarte gisa, etxebizitza duina izateko eskubidea lehenesten duten politikak sustatzeko erronka dugu.

Bidegabekeriak edota arrazagatik edo arrazoi sozioekonomikoengatik egiten den diskriminazioa salatu. Ez eman bide estigmatizatzen eta banatzen duten elkarrizketei. Harreran hezi eta praktikan jarri. Lagundu gaitzazu. Egin boluntario. Diskriminazioak eta aurreiritziek integrazioa zailtzen dute eta bazterketa betikotzen dute. Bidegabekeriak salatzea eta harrera aktiboa sustatzea beharrezko ekintzak dira gizarte justuagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko.

1 La pobreza encubierta pasa muy desapercibida en las estadísticas oficiales, pero es una realidad... muchas [personas racializadas] son excluidas de ofertas de vivienda en alquiler... También se les exigía condiciones mucho más duras para acceder a una vivienda en alquiler.” Fundación Manu Robles-Arangiz (2022). El problema de la vivienda en Hego Euskal Herria: diagnóstico y alternativas, pp. 9-11.
Disponible en: https://mrafundazioa.eus/es/centro-de-documentacion/estudios/estudios-43-el-problema-de-la-vivienda-en-hego-euskal-herria-diagnostico-y-alternativas/@@download/file

2 Exclusión del padrón y vulneración de derechos según el Ararteko
Ararteko (2022). Informe anual del Ararteko al Parlamento Vasco 2021. Vitoria-Gasteiz: Ararteko. pp. 248–250.
Disponible en: https://www.ararteko.eus/sites/default/files/alfresco/documents/Informe%20anual%20del%20Ararteko%20al%20Parlamento%20Vasco%202021.pdf

3 La denuncia sobre la mercantilización del padrón y el pago por empadronarse no solo ha sido realizada por CEAR, sino también por numerosas plataformas sociales, entidades de apoyo a personas migrantes y redes ciudadanas en diferentes territorios del Estado, como València Acull, Terrassa Sense Murs, Jarit, la Red de Entidades para el Padrón y otras, tal como documentan medios como El Salto Diario y El País.
El Salto Diario: https://www.elsaltodiario.com/migracion/empadronamiento-sin-domicilio-fijo-negocio-derecho-ayuntamientos-se-niegan-reconocer

El País (Podcast y reportajes): https://elpais.com/podcasts/hoy-en-el-pais/2024-12-09/podcast-empadronarse-del-derecho-basico-al-mercado-negro.html

El País (noticia sobre entidades y trabas al padrón, Cataluña): https://elpais.com/espana/catalunya/2024-06-28/las-entidades-alertan-de-que-crecen-las-dificultades-para-obtener-el-padron-en-al-menos-37-municipios-poner-impedimentos-es-vulnerar-derechos.html

4 “La exclusión residencial grave afecta especialmente a las personas que residen en viviendas inseguras o inadecuadas, incluyendo quienes carecen de contrato legal de alquiler, viven en habitaciones realquiladas o en situaciones de hacinamiento.”
Emakunde (2022). La exclusión residencial grave en la CAPV desde una perspectiva de género, pp. 15-18.
Disponible en: https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/es_emakunde/adjuntos/informe.37.exclusion_residencial_grave.pdf

5 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Estadísticas y datos del mercado de alquiler en Euskadi. Gobierno Vasco.
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/

6 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Informe sobre la demanda de vivienda en Euskadi. Gobierno Vasco. Resumido en EITB (2024, 4 de diciembre): "La carestía de los alquileres provoca que el número de inscritos en Etxebide suba un 46% en año y medio".
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/

7 Observatorio Vasco de la Vivienda. (2024). Informe sobre la demanda de vivienda en Euskadi. Gobierno Vasco. Resumido en EITB (2024, 4 de diciembre): "La carestía de los alquileres provoca que el número de inscritos en Etxebide suba un 46% en año y medio".
Disponible en: https://observatoriovivienda.euskadi.eus/x39-ovhome/es/