fbpx 2014KO MEMORIAREN AURKEZPENA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
2014KO MEMORIAREN AURKEZPENA
2014KO MEMORIAREN AURKEZPENA
2014ko memoriaren aurkezpena

2014ko Memoriaren aurkezpenean, Gipuzkoako Caritaseko kideak kezkatuta azaldu dira, pobrezia egoera denboran luzatzen ari delako gure lurraldean. Hori dela eta, laguntza eske jo dutenen kopurua asko igo ez bada ere, laguntza hori jaso dutenen egoera larriagoa da:

Zenbaki hutsetan, Gipuzkoako Caritasek 2014an 29.834 lagunei eman die laguntza. Guztira, 2.700.904 euro gastatu ditu zuzeneko laguntzetan.

Caritasera laguntza eske hurbiltzen direnak, batez ere, seme-alabak dituzten emakumeak eta bikoteak dira. Krisiaren ondorioz lana galdu dutenak.

Ildo honetatik, CARITAS GIPUZKOA oso kezkatuta azaldu da, 45 urtetik gorako langileengatik; urteak langabezian eman ondoren lan merkatura itzultzea oso zaila izango dutela azpimarratu dute.

Halaber, "langile pobreak" ugaritu direla salatu dute; hauek, azken hilabeteotan lana topatu badute ere, 500 eurotik beherako soldata jasotzen dute eta ezinezkoa dute laguntzarik gabe bizitzea. Caritasen esanetan, sortzen den enplegua egonkorra eta duina ez den bitartean, ez da egoera konponduko.

Bestalde, gipuzkoarren elkartasuna azpimarratu nahi izan dute. 1.006 boluntario badira gaur egun Caritasekin lanean eta jasotako dirutzaren %75 dator, jendeak emandako laguntzetatik. Erakunde publikoek jarritako diru kopurua, %25ekoa da.

Euskadiri dagokionez, 2014an 47.348 lagunek eskatu dute Caritasen laguntza. Guztira, 4.780.369 euro gastatu dira laguntzetan. 5 familietatik 1ek dago estualdi egoeran.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.