fbpx 2025-2026 ikasturtearen hasiera dela eta | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
2025-2026 ikasturtearen hasiera dela eta
2025-2026 ikasturtearen hasiera dela eta
nuevo curso

Hona heman gure ordezkariak bidaltzen digun mezua ikasturte berriari begira, baita datozen hilabeetako datarik esanguratsuenak biltzen dituen egutegia. Ikasturte mamitsu eta motibagarria opa dizuegu.

 

Udako hilabeteetan Caritasen jarduna eten ez bada ere, irailek gure elizbarrutiko hainbat entitate eta parrokiekin batera ikasturte berriari ekiteko erronka dakar. Izan ere, 2025-26 ikasturte honi hasiera eman diogu jada lehen aste hauetan egin ditugun bilera eta topaketekin. Hilaren 13an, larunbata, gure elizbarrutiko Kontseiluaren lehenengo bilera egingo dugu.

Beti bezala, parrokietako taldeetan egunero sustatzen den  konpromiso eta karitatezko zerbitzua izango da muina, eskualde eta artzapezgo desberdinetan dauden langileen laguntzarekin garatua; eta baita Caritas Gipuzkoak dituen zentro eta programa desberdinetan egiten den lana ere. Horretan guztietan, profesional, langile eta boluntario ugariren bultzada dugu. 

Baina ekintza sozialarekin batera, hausnarketa partekatua ere Caritasen izateko eta jarduteko eraren parte da. Ikasturte honetan bi gai garrantzitsu jorratuko ditugu: Gizarte Ekintzaren Eredua (MAS) eta Boluntariotza Plana. Une honetan hainbat elizbarrutiko Caritas euren ereduak eguneratzeko prozesuan ari dira Caritasen nortasuna eta estilo propioa indartzeko helburuarekin eta inguruan ditugun gizarte-beharrei koherentziaz erantzuteko asmoz. Hortaz, gure Gizarte Ekintzaren Eredua balioan jarri eta eguneratu nahi dugu, hurrengo urteetan orientatzeko balioko digun gida izateko.

Gure Gizarte Ekintza Eredua (MAS) eguneratzeaz gain, boluntariotza sustatzen jarraitzea dugu asmo: harrera egokia eginez, prestakuntza eskainiz eta zainduz, alde batetik; eta, bestetik, haren inguruan hausnartzen jarraituz, errealista eta erakargarria izango den Boluntariotza Plana osatzeko ahaleginean.

Amaitzeko aipatu nahi dut, Jubileu Unibertsala eta gure elizbarrutia sortu zenetik 75 urte betetzen direla eta, gure apezpiku Fernandok egoera ahulean dauden pertsonen aldeko ekimen berezia bultzatzea eskatu ziola Caritasi. Ekimen hau etxebizitza duin eta segurua behar duten emakumeei zuzendutako egoitza-zentro eta arreta-zentro batean gauzatu da, datozen hilabeteetan martxan jarriko dena. Laster, honen inguruko xehetasun guztiak emango dizkizuegu.

Agur bero bat,

 

Patxi Aizpitarte

Caritas Gipuzkoako gotzain ordezkaria

 

2025-26 EGUTEGIA

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.