fbpx A25 - Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
A25 - Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
A25 - Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
A25

Azaroaren 25 honetan, berriz ekin diogu CARITAS GIPUZKOAn indarkeria matxistei buruzko talde-lanari. Emakumeen aurkako indarkeria gure ingurune ezberdinetan dago, eta gure erantzukizuna da horiek ikusaraztea, ezagutzea eta haiei aurre egitea, emakumeen bizitza eta Giza Eskubideak urratu ez daitezen. Azaroan, garatu dugun jarduera, biolentometroa izan da. Zertan datza?

Indarkeria ibilbide bat dela onartu behar da, eta, gauza txikitatik hasten da gainera: irainak, txisteak, txantxak, deskalifikazioak edo nahi ez diren ukitzeak. Emakumeak ohartarazi eta haien duintasuna eta askatasuna mugatzen dituzten egoerak.

Lehen indarkeria-maila hori jasaten duten emakumeek, indarkeria hori, egon badagoela ohartu behar dira. Eta handitu egin daitekeela gainera. Indarkeria ez da desagertzen hari aurre egiteko ahaleginik gabe.

Indarkeria neurtu egin daiteke, eta beharrezkoa da indarkeria pairatzen duten emakumeak indarkeria hori gelditzeko beharraz ohartzea. Ez bakarrik, baizik eta inguruaren, beste emakume eta gizonen, edota behar izanez gero, baita beste profesional batzuen laguntzarekin ere. Gogoratu, behar izanez gero, telefono batera dei dezakezula.

Beharrezkoa da ere, gizonek, indarkeria erabiltzen duten beste gizon batzuen aurrean jarrera hartzea. Txantxen, txisteen… aurrean euren gaitzespen ahotsa entzutea. Deskalifikazioaren, umiliazioaren edo mehatxuen aurrean, jarrera irmo batek, beste gizon batzuk emakumeen aurka egiten duten zigorgabetasuna geldiarazten du.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.