
Caritasek urteak daramatza indarkeria matxisten ondoriozko errealitatean laguntzen proiektu eta programa desberdinen bidez. Emakumeak dira horien erdigunea; izan ere, emakumeen bizitzak haien duintasuna bortxatzen duten tratu txarren eta abandonuaren eraginpean daude.
Askotan, gizarteak ikusten ez dituen errealitateak dira, eta emakumeei, haurrei eta nerabeei larriki eragiten dien desberdintasuna eta gizarte-bidegabekeria oinarri dituen egiturazko sistema batean daude; gainera, eragin handiagoa dute pobrezia-egoeran eta gizarte-bazterkeriako egoeran daudenengan.
Bat egiten dugu Francisco aita santuaren hitzekin: “Zenbat indarkeria emakumeen aurka. Nahikoa da. Emakume bat zauritzea Jainkoa iraintzea da, gizatasuna emakume batengandik jaso baitzuen.
Aurten beste urrats bat ematera animatzen zaituztegu,emakume horiekin guztiekin bat eginez eta salatuz errealitate hori gure sare sozialen bidez, gure konpromiso kristau, sozial eta politikotik abiatuta, gu guztioi eragiten digun gizarte-gaitz horren biktima diren emakume horiek babesteko eta zaintzeko neurriak eskatuz.
Zer proposatzen dizuegu?
Bidaltzen dizuegun bideoan agertzen diren argazkienantzekoa egitea, hots, zuen eskuekin tximeleta bat osatuz,eta honako traolarekin #Egizubatindarkeriamatxistarenaurka zuen sare sozialetan zabaltzea. Bideoan Caritas Gipuzkoako boluntario, langile eta erabiltzaileak parte hartu dute.
INDARKERIA MATXISTEN AURKA, BAT EGIN EZAZU.