fbpx Abdoulaye Gueye, beti gure bihotzean | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Abdoulaye Gueye, beti gure bihotzean
Abdoulaye Gueye, beti gure bihotzean
adbdoulaye

Atsekabe handiz Abdoulaye Gueyeren heriotza jakinarazten dizuegu. Abdoulaye giza duintasunaren eta eskubideen alde lan egin duen aholkulari juridikoa izan da, bereziki migratzen duten pertsonen bidelagun.

Gaur, bihotz-min handiz, adiskide eta lankide izan dugun Abdoulaye galdu dugula jakinarazten dizuegu, bere bizitza profesional eta gizatiarra bizitza duin eta baketsu lortu nahi dutenen defentsari eskaini zion pertsona. Etengabe.

Begirada jakintsuaz, hitz apalekin, eta ekimenez, justizia erein zuen beste batzuek mugak baino ikusten ez dituzten lekuetan.

Bere konpromiso etiko eta gizatasunak gure urratsak elikatuko dituzte, migratzen duten pertsonen ondoan, amets egiten duten pertsonen ondoan, kokatzen garen bakoitzean.

Abdoulayek bizi-eredua utzi digu: fede sakona, erabaki irmoa eta zubigintza solidariorako adorea, gaur inoiz baino beharrezkoagoa dena.

Eskerronez eta maitasunez gogoan izango dugu, jakinik harrerako keinuan haren arrastoa bizirik iraungo duela.

Gure gertutasun zintzoena adierazi nahi diogu bere familiari, lagunei eta berarekin bidea partekatu zuten pertsona guztiei.

Otoitzean eta haren bizitzak inspiratzen digun konpromisoan bat egiten dugu.

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.