
CARITAS GIPUZKOAtik, aurtengo Gabonetan, inoiz baino hurbilago egon nahi dugu gure familia eta lagunengandik, baliabiderik gabeko familia askoren minetik, lanik gabe dauden pertsonengandik, pertsona migratzaileengandik…
Gure bihotzetik hurbilago egon nahi dugu, Gabonak, oparitu, ospatu eta elkartu baino askoz gehiago baita. Besteak maitatzea da, beste pertsona batzuen alde eman eta gastatzea.
Kristau elkartea garen aldetik, Gabon desberdinak bizi nahi ditugu, gure lozorrotik eta bakartzeetatik aterako gaituena.
Elkartzeko garaia da, elkartasunerako eta maitasunerako eskuak eta zubiak luzatzeko garaia: giza duintasunari eusten dioten balioak.
Eguberri hauetan Belengo izarra ZU izatera gonbidatzen zaitugu. Esperantzak, keinu eskuzabal eta errazen bidez, elkarretaratzea, elkarrizketa eta aukerak erein ditzazun.
"Gabon hauetan, inoiz baino hurbilago".
MATERIALAK:
Carteles - Kartelak
Orientación de la campaña
Kanpainaren argibideak
Bideoa - Vídeo