
Boluntarioen Nazioarteko Eguna egun aproposa da CARITAS GIPUZKOAko boluntarioek urte osoan egiten duten lan handia ikusarazteko eta aintzatesteko.
Entzuteko, pertsonak zaintzeko eta justiziaren eta maitasunaren bidez bizitza hobea izateko aukerak sortzeko lana.
Hori dela eta, gaur, Gipuzkoako artziprestalde guztietan, Eibarren, Arrasaten, Zarautzen, Azpeitian, Beasainen, Zumarragan, Andoianen, Tolosan, Lasarte-Orian, Errenterian, Pasaian, Irunen, Hondarribian, eta baita Donostiako Antiguan, Amaran, Grosen, Bidebietan eta Salamanca pasealekuan ere, Gure BIHOTZA jarri dugu.
Bihotz berezia, bere denboragatik, konpromisoagatik, kezkagatik eta gizarte bidezkoago eta gizatiarrago bat eraikitzeko elkartasunagatik boluntarioei eskerrak emateko.
Eskerrik asko