
Kaixo adiskide.
Datorren igandean, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Elizbarrutietako Misioen aldeko kanpaina ospatuko da “75 urte mundura zabalik” izenburupean.
Urteurrena ospatzeko, egun berean, Donostiako Orfeoiak, kontzertua eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Donostiako San Bizente elizan. Gonbidatua zaude!
Bestalde, Elizbarrutiko Misioak eta Lankidetza zerbitzutik ekimen bat proposatu nahi dizute; “Misio eta elkartasun boluntariotza” du izena. Zertan datza? Fede eta elkartasun esperientzia bat Hegoaldeko proiektu batean.
Horretarako elizbarrutiko beste erakundeekin batera, prestakuntza prozesu bat antolatu da. Nondik norakoak beheko laukian aurkituko dituzu.
Izena eman