fbpx ADIN TXIKIKOEN ABERRIRATZEA (CEUTA) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ADIN TXIKIKOEN ABERRIRATZEA (CEUTA)
ADIN TXIKIKOEN ABERRIRATZEA (CEUTA)
Menores (Ceuta)

Abuztuaren 13tik, ostirala, Ceutan bizi diren adingabeko marokoarren bermerik gabeko aberriratzeen aurrean, Gobernuz Kanpoko 28 erakundek, CARITAS barne, gutun bat bidali diote Pedro Sánchez, gobernuko presidenteari, berehala geldiarazteko eskatzeko. Erakunde sinatzaileek Sanchez presidenteari kezka handia azaldu diote, orain arte kanporatze horiek nola egin diren ikusita.


Antolakundeek gogorarazten dute, lagunduta ez dagoen haur migratzaile bat heldu orduko, agintariek, haur bakoitzaren interes gorenaren banakako ebaluazioa egin behar dutela, haur bakoitzaren beharrei eta ongizateari hobekien erantzuten dien irtenbide iraunkorra zein den zehazteko.


Erakundeek uste dute, kanporatzeek adingabeen eskubideak urratzen dituztela, antolamendu juridikoaren, nazionalaren, europarraren eta nazioartekoaren aurka joanez.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.