
CARITAS GIPUZKOAren Adore programak arazoak dituzten familiekin eta/edo pertsonekin egiten du lan, autonomia eta gizarteratze handiagoa lortzeko, garapen pertsonaleko prozesuan lagunduz. Nola?
- Trebetasun pertsonalak eta/edo gurasoenak garatuz.
- Bizikidetza ona izateko ohiturak eta jarrerak hartuz.
- Sustapen soziala eta pertsonala.
Familiek aldaketa-prozesu pertsonala behar dute, hau da, prestazio hutsak jasoz gainditu ezin diren beren bizitzako testuinguru edo arloak aldatuz. Laguntasuna, laguntza hurbila… ere behar dute.
Gaur egun, parrokietako Caritasetatik eratorritako familia eta/edo pertsonak, denboran zehar laguntza/akonpainamendu jarraituagoa behar dutenak, atenditzen ditugu zonaldeko CARITAS GIPUZKOAko gizarte-langilearen eskutik (Irun, Pasaia eta Donostia).
Esku-hartze arloak hauek dira: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, lanerako prestakuntza eta gaikuntza, justizia, adingabeen zaintza, ekonomiaren kudeaketa, famili harremanak, eta bizikidetza harremanak.
Akonpainamendua, hezitzaileak familiekin eta pertsonekin izaten dituen topaketen bidez egiten da: etxez etxeko bisitak, gestioak egiteko laguntza luzatzea... Bere espazioak partekatzearen garrantzia azpimarratzen dugu: etxea, auzoa, familia... Bere testuinguru guztia bere inguruko aukerak kontuan hartzeko.
Harrenetarako: Itziar (familia@caritasgi.org) 943 440744