fbpx AHOTSEN ZIRKULUA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
AHOTSEN ZIRKULUA
AHOTSEN ZIRKULUA
CIRCULOS

Pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun-ekintza da Isilune Zirkulua, 2007an, Tolosan (Frantzia) abian jarritako ekimena. Mugak zabaltzea, harrera eta giza eskubideen defentsa aldarrikatzen dituen oihu isila. 
 
Duela lau urte, prestaketa lanetan hilabeteak eman ondoren, pertsona-talde bat, elkarteak, GKEak, kongregazioak... lehen aldiz Zirkulu handi batean isilik bildu ginen. 

Orduz geroztik, Europako hainbat hiritan antolatzen diren antzeko ekimenen altzoan, garrasi egiten duen ahots bakarra, pankarta bat da. Hileko hirugarren ostegunero (19:30etan), “Inclusion-Hospitalidad, Harrera-Abegi Ona” lemapean, Gipuzkoa plazan (Donostia) zabaldu ohi dugu. 
 
Gero eta herritar gehiagok egin dute bat Isilune Zirkuluarekin. Hilero-hilero, pertsona asko jasaten ari diren errealitate desberdinak gogoratzeko elkartzen gara: mugak ixtea, atzerritarren legea gogortzea, indarkeria, isilarazteak, kanporatzeak… 
  
Joan den martxoan, gure laugarren urteurrena ospatzeko prestatzen ari ginela, gure etxeetan egoteko esan ziguten. Gaur, hilabete batzuk geroago, egungo egoerak are gehiago pentsarazten digu. Errealitateak, galderak, zalantzak eta ziurgabetasunak plazaratzen ditu, baina aukerez eta itxaropenez ere hitz egiten digu. 
  
Orain, agian, guztiok “ihesi” gabiltzanean, guztiok “harrapatuak izateko beldurra” dugunean, Denok, etorkizunaren “segurtasun eza” sumatzen dugu. Halere, ozenago hitz egiten jarraitzen dugu: pertsona guztientzako paperak eskatzen ditugu, arrazagatik edo pobrezia-aberastasunagatik bereizten gaituzten mugak ez ditugu nahi. Behingoan ulertuko al dugu inor ez dela munduaren erdigunea? Gai izango al gara pixka bat urrituz, elkarrekin, hazteko? 
 
Isilune Zirkulutik, ez daudenak oroitu nahi dugu. Itsasoetan, hesietan, kaleetan, ospitaleetan... bizitza galdu dutenak. Horiek guztiak gogoan, hurbiltasunaren, harreraren eta oroitzapenaren kandela piztu nahi dugu. 
 
Elkartasun-zirkuluak familietan, auzoetan, eta herrietan sortu dira.  Hori dela eta, hilabete honetan, hau da, datorren ostegunean, irailak 17, 19:30etan,  Isilune Zirkuluan parte hartzeko gonbita luzatzen dizugu; Isiltasunetik, HARRERA eta ABEGITASUNA aldarrikatzeko. Bat egin eta aurrera egiteko aukera berri bat. 
  
Mila esker Isilune Zirkulua bizirik eta hazten jarrai dezan laguntzen duzuen guztioi. 
 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.