
Iragan apirilaren 22an Lurraren Nazioarteko Eguna ospatu zen; gai oso garrantzitsua CARITAS GIPUZKOArentzat. Frantzisko Aita Santuak bestalde, oihan-galtzea gaitzesteaz gain, Amazonia eta ekologia osotasunean kontuan hartzeko deia egin du.
Hori dela eta, CARITAS GIPUZKOAk Naturarekiko konpromisoa erakusteko ekintza bat antolatzea erabaki du. Gogoratu, “Zure konpromisoak, mundua hobetzen duela”.
Datorren Maiatzaren 12an, igandea, Amazonia-Amalurra lelopean, Leizaranera (Andoain) mendi-irteera antolatu dugu inguru guzti hartaz gozatzeko: kanalak... Babestu beharreko ondarea, alegia.
Amazonia-Amalurra ekimena, CARITAS GIPUZKOAko parte hartzaileei, boluntarioei... eta ingurugiroarekiko sentsibilitatea duen edonori eta goiz atsegin bat pasa nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Informazio gehiago / Más información
OHARRAK
Izen emate epea: Maiatzak 9
943 44 07 44
komunikazioa@caritasgi.org
GARRAIOA (Busa - trena)
Gogoratu: "Azkar joan nahi baduzu, bakarrik ibili; urrutira joan nahi baduzu, ibili norbaiten aldamenean".
ANIMA ZAITEZ eta PARTE HARTU!!!
- Hasiera data: MAIATZAK 9 DE MAYO