
Oztopoak gaindituz. Arquitectura hostil
Etsai arkitektura? Eta, zer da hori? Eta horrek zerikusirik ba al du nirekin?
Agian galdera horiek egiten ariko zara zeure buruari.
Erantzuna erraza da. Batetik, asko duzu esateko eta ekarpenak egiteko. Eta, bestetik, jardunaldian parte hartzeko ez da arkitekturari buruzko ezagutzarik behar. Etxerik Gabeko Pertsonen egoerarekiko interesa da eskatzen den bakarra. Eta ziur, zu ez zarela errealitate horretatik at bizi.
‘Oztopoak gaindituz. Arquitectura Hostil”, CARITAS GIPUZKOAk antolatu, eta gizarte osoari zuzendua dagoen jardunaldia da; azaroaren 3an (asteazkena) Donostiako EHUko Carlos Santamaria auditorioan (09:00etatik 14:00etara) ospatuko da.
INFORMAZIO GEHIAGO - MÁS INFORMACIÓN
|
Animatu eta parte hartu!