
Martxoan Arrasaten izango gara boluntariotzari buruzko hitzaldi informatiboa eta Atzerritartasun Legearen inguruko tailerra eskaintzen.
· BOLUNTARIOTZARI BURUZKO INFORMAZIO-SAIOA
Zure denbora beste pertsona batzuei eskaini nahi badiezu, Caritasen boluntariotza nola ulertzen dugun jakin nahi baduzu, jakin-mina sentitzen baduzu baina zure lekua den argi ez baduzu, gure lan-esparruak ezagutu nahi badituzu, zalantzak argitu nahi badituzu, hurbil zaitez! Martxoaren 12an, 10:00etan, konpromisorik gabeko hitzaldi informatibo batera deitzen zaitugu Arrasateko parrokiako lokaletan (Arrasate pasealekua, 8).
Hori bai, bertaratzeko, aldez aurretik izena emateko eskatzen dizugu:
· "ATZERRITARTASUN LEGEA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK" TAILERRA
Arrasateko bigarren hitzordua martxoaren 19an da, 16:00etan. Egun honetan "Atzerritartasun legea: oinarrizko kontzeptuak" tailerra eskainiko dugu. Saio horretan, araudi honen puntu garrantzitsuenak azalduko dizkizugu, eta gure inguruan ditugun pertsonei eta errealitateei nola eragiten dien. Interesgarria izan dakizuke eremu sozialean lan egiten baduzu, baina baita migratzaileei laguntzen badiezu edo zure bizilagun batzuek bizi duten egoera hobeto ezagutu nahi baduzu ere. Tailerrak bi orduko iraupena izango du: ordubeteko hitzaldia gure aholkulari juridikoaren eskutik, eta bigarrena gure inguruko egoerak aztertzeko.
Kasu honetan ere, eta antolaketa errazteko, izena emateko eskatzen dizugu. Esteka honetan landuko ditugun materialak ere aurkituko dituzu:
Bertan espero zaitugu.