fbpx ASILOA ETA MUGIKORTASUNA, ESKUBIDEAK DIRA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ASILOA ETA MUGIKORTASUNA, ESKUBIDEAK DIRA
ASILOA ETA MUGIKORTASUNA, ESKUBIDEAK DIRA
errefuxiatuak

Ekainaren 20an ospatuko den Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, datorren igandean, hilak 17, CARITAS GIPUZKOA, beste erakunde batzuekin batera, kalera irtengo da pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak defendatzeko.

Donostiako auzo ezberdinetatik abiatuko dira ibilaldiaren giza zutabeak, eta parte hartzaileok maletak emango ditugu migrazioa sinbolizatzeko; guztiok Alderdi Ederren egingo dugu bat.

“Esperantza da bidaia egiten dutenen bihotzak bultzatzen dituena”, adierazi zuen Frantzisko Aita Santuak, mundu mailako “Partekatu zure Bidaia” kanpaina martxan jarri zenean.

Migratzaile, errefuxiatu eta bertako elkarteen artean erlazioak sortzeko premia berresten du era sentikorrean Aita Santuak.  Pertsona migratzaileak ezagutu, beraien historiak entzun, eta bidaia partekatzeko, “Bostekoa luzatu”, ekintza zehatz baten sinboloa izan nahi du. 

Horregatik, hartu, babestu, gizarteratu eta sustatzeko keinu honekin bat egiteko eskatzen die Caritasek bere boluntario eta laguntzaileei. 

Infomazio gehiago

Batu eta etorri zaitezte Alderdi Ederrera datorren igandean, ekainak 17, “Partekatu bidaia! ozen eta argi esatera.

Caritasekoen bilgunea: Txofre plaza (Gros), 11:30etan.
Amaiera, Alderdi Eder: 13:00etan.


Documento/ dokumentua:

 

 

  • Tokia:

    Txofre Plaza
    20001 DONOSTIA
    Espainia

  • Hasiera data:
    17/06/2018
  • Amaiera data:
    dd/mm/aaaa

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.