
Datorren Abenduaren 18an, asteazkena, Donostiako Amara auzoko ATERPEk, Familia Santua 11 (atzealdea), urtero antolatzen duen ATE IREKIen Eguna ospatuko du.
17:00etatik 18:00etara, ATERPEk ateak zabalduko ditu auzoko bizilagunek, eta jakin-mina duen pertsona orok, CARITAS GIPUZKOAren Etxerik Gabeko Pertsonen (EGP) egoitza, eta bertan egiten den lana bertatik bertara ezagutu dezan.
19:00etan, Esker Onezko Eukaristiara gonbidatuta zaude: "Bertan, gure programan, bizitzako zenbait une gurekin partekatu dituzten pertsonak, eta urtean zehar joan zaizkigunak, izango ditugu gogoan".
Ate joka datozen Eguberriei begira, bi une berezi hauek zuekin partekatzeak asko pozten gaitu.