
Elizak, datorren igandean, azaroak 14, Pobreen V. Mundu Mailako Jardunaldia ospatuko du.
Frantzisko Aita Santuak, aurtengo Pobreen Mundu Jardunaldiaren mezuan, gogorarazten digu pobreak beti izango ditugula gurekin (M14,7).
Zera gaineratzen du, «gure konpromisoa ez dela soilik sustapen eta laguntza ekintzak edo programak bultzatzea; Espirituak mugiarazten duena ez da uzkurdura aktibista, baizik eta, batez ere, bestean jarritako arreta, batak beretzat hartua.
Maitasunezko arreta hori, pertsonarekiko benetako kezkaren hasiera da, eta, hortik abiatuta, bere ongia bilatu nahi dut» (Exhort.ap. Evangelii gaudiuma, 198-199).
Aita Santuak, «ongia egiteko eskaintzen den aukera ez galtzeko» gonbita egiten du, eta gogorarazten du, ongia, «gure nahi eta gure inguru-marian etengabe egoteak ez gaituela axolagabekeria bihurtuko den ohitura batera eraman behar, baizik eta ordezkaritzarik onartzen ez duen bizitza partekatzera, baizik».
Testuinguru horretan, Gotzainen Batzarrak eta Caritasek jakinarazpen bat kaleratu dute Pobreen V. Mundu Maialako Jardunaldian parte hartzera gonbidatuz.
DEIALDIA - CONVOCATORIA