
Azaroak 18, Behartsuen Mundu mailako II. Eguna
Frantzisko Aita Santuak deitua, «Behartsuak deiadar egin, eta Jainkoak entzun egin zion» da bere goiburua.
Espainiako gotzain-batzarrak eta Caritasek, Frantzisko Aita Santuaren ekimenaz martxan jarritako Mundu mailako Egunaren ekimenarekin bat egin dute.
Egun hau, une aproposa da behartsuenak diren pertsonak nabarmentzeko.
II. Jardunaldiaren goiburua «Behartsuak deiadar egin, eta Jainkoak entzun egin zion» da, eta Frantsizkok Aita Santuak dionaren harian “‘behartsuak’ bezala izendatzen ditugun gure hainbat anai-arrebek bizi dituzten sufrimendu eta bazterketa egoera ezberdinak” ikustera deituta gaude.
Hiru gako-hitz:
•«Garrasi egin», sufrimendua pairatzen duenaren aldarria.
•Samurtasun eta errukiarekin «Erantzun».
•«Askatu»: gehien sufritzen duten pertsonak salbatu, harrera egin, babestu…
“Era guztietako behartsuei, eta edonongoei, zuzendua, euren garrasia ez dela bidean galdu ko pentsa ez dezaten, Behartsuen Mundu mailako Egunak, munduan barrena zabaldua dagoen Eliza guztiaren erantzun txiki bat izan nahi du” ( Francisco Aita Santua) .
Komunikatua
Bideoa