
Francisco Aita Santuak deitutako Pertsona Pobreen Egunarekin bat eginez, Caritas Gipuzkoak salaketa eta etorkizun hobeago baten bila hildako pertsonen oroimeneko jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Hemendik oso gertu, pertsona askorentzako gaindiezina den muga bat dugulako. Gure esku dago harresi ikusezinak eraitsi daitezela eskatzea, kategorien arabera pertsonak banatu nahi dituzten harresiak alegia.
Erlijioen arteko ekitaldia izango da, gizateri beraren parte garelako. Zure zain egongo gara azaroaren 19an, 12:00etan, Iruneko skateparkean. Azpian duzue programa osoa.