Azaroaren 30ean III. Boluntariotza Gala ospatuko dugu Donostiako Seminarioan, "Boluntariotza: Justizia eta itxaropena ekinean" izenburupean.
Gurekin Imanol Zubero, UPVko soziologoa; eta Izaskun Gutiérrez, irakasle, teologo eta Kristau Eskolako prestatzailea izango ditugu.
Topaketa honetan, boluntarioek gizarteari eskaintzen diozuen justizia eta itxaropenari buruz hausnartzeko aukera izango dugu. Bertan, elkargunea, elkarrizketa eta joko partekatua sustatuko ditugu.
Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko. Aurreko urteetan parte hartu baduzu, badakizu kafe eta lunch bat eskainiko ditugula, gure helburua giro hurbilean elkar ezagutzea eta ikastea baita, kafe bat esku artean dugula.
Galarako izen-emate formularioan, justizia eta itxaropena islatzen dituzten jardunbide egokiak identifikatzea proposatzen dizugu. Jardunbide horiek zure taldearen lanarekin edo boluntario gisa egiten duzun lanarekin lotuta egon daitezke.
Arren, izen-ematea AZAROAREN 27a baino lehenago betetzea eskatzen dizugu.