fbpx Azaroaren 13a, Pobreen VI. Mundu Jardunaldia | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Azaroaren 13a, Pobreen VI. Mundu Jardunaldia
Azaroaren 13a, Pobreen VI. Mundu Jardunaldia
 Pobreen munduko jardunaldia 2022

"Partekatu inork sufritu ez dezan"

Pobreen VI. Mundu Jardunaldia dela-eta, Espainiako Gotzainen Biltzarrak eta Caritasek beren ahaleginak batu dituzte berriro ere.

"Jesukristo guregatik egin zen pobre" lelopean, Frantzisko Aita Santuak elkartasunerako deia egiten du; Aita Santuak "daukagun gutxi hori ezer ez dutenekin partekatzera" gonbidatzen gaitu, "inork sufritu ez dezan". Gizarte zibileko kide gisa, "eutsi diezaiogun balioen deiari; hau da, askatasunaren, erantzukizunaren, senidetasunaren eta elkartasunaren deiari".

Frantziskok azpimarratzen du, "azken urteetan bizi izandako ahultasun eta muga-esperientziak eta gaur egungo gerraren tragediak", erakutsi behar digute "ez gaudela munduan bizirauteko, baizik eta pertsona guztiei laguntzeko bizitza duina eta zoriontsua lortzeko aukera izateko".

Aita Santuarentzat VI. Mundu Jardunaldi honetan beharrezkoa da ahalegin bat egitea inori beharrezkoa falta ez dakion. "Ez du aktibismoak salbatzen, baizik eta benetako arreta eskuzabalak, pobrearengana senide baten moduan gerturatzeko aukera ematen baitu, gain hartu digun lozorrotik esna gaitezen pobreek eskua luzatzen digutenean".

Prentsa oharra

Deskargatu materialak eta egin bat Pobreen Munduko Jardunaldira

ANIMAZIO-JARRAIBIDEAK

LITURGI GIDOIA

HOMILIARAKO GIDOIA

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.