
Lana diru-iturri, norberaren errealizazio eta parte hartzeko bide gisa
Enplegua eta prestakuntza ez dira diru-sarrerak lortzeko bitartekoak soilik: funtsezkoak dira gizartearen aitortzarako, autonomiarako eta lanekoak bezalako eskubideak gauzatzeko. Kualifikaziorako edo enplegu duinerako aukera errealik gabe, pertsona askok —bereziki migratutakoek— mugatuta ikusten dute bere bizi-proiektua.
Esparru honetan, egiturazko langabeziarekin, lan-informaltasunarekin edo gaitasunak ez aitortzearekin lotutako bazterketa-egoerak lantzen dira; genero, adin eta jatorri ezaugarriek dituzten ondorioak aintzat hartuta. Caritasek laguntza integrala sustatzen du, enplegagarritasuna, autoestimua, motibazioa eta laguntza-sareak indartzen dituena.
Zertan datza bidelaguntza?
- Alfabetatzeko oinarrizko formakuntza: gaztelera klaseak Goierrin (48 pertsona) eta Bidelagunen (170 pertsona)
Alfabetatze eta hizkuntza ikasteko prozesuak bultzatzen dituzte. Prestakuntza hau beste oinarrizko eskubide batzuk eskuratzeko atea da.
- Ahalduntze eta kualifikazio ekimenak: Miriam, Altza Baratza eta Lazkao Baratza
Miriam programak 690 emakumeri lagundu die, lanerako gaitasunen pertsonalen eta sozialen garapena sustatuz, ahalduntzean zentratutako metodologia batetik. Altza Baratza (30 pertsona) eta Lazkao Baratza (23 pertsona) programek baratzeko lanean trebatzeko balio dute, ikuspegi praktiko eta komunitario batetik, jasangarritasuna eta talde-lana ardatz hartuta.
- Ibilbide pertsonalizatuak laguntza ekonomikoarekin: Lamorus
29 lagunek hartu dute parte Lamorus tailer okupazionalean. Tailer honek banakako esku-hartzea eta prestakuntza prozesuetarako edo enplegu bilaketa aktiborako diru-laguntzak (bekak) uztartzen ditu. Esku-hartzea parte-hartzaileen bizi erritmoei eta beharretara egokitzen da.
- Lanpostu bat eskuratu eta zuzeneko lan aukerak (75 pertsona lagunduta)
Miriam programak 51 pertsonen laneratzean lagundu du eta Bihotzdun Enpresak beste 10 pertsonen laneratzean. Horrez gain, Goierrin, 14 pertsonak izan dituzte enplegu babestuko aukerak, edo elkarlanean dihardugun tokiko enpresetan. Esperientzia hauek lan merkatu arrunterako zubi dira.
Atzemandako inpaktuak
- Ahalduntze eta motibazioa, eta itxaropen pertsonalak eta profesionalak berreskuratzea.
- Gaitasun pertsonal, sozialen eta prestakuntzaren hobekuntza.
- Laguntza ekonomikoek prestakuntza-ibilbideak eusten dituzte eta amore emateak sahiestu.
- Lana lortzea erraztu, batez ere bazterkeria egoeran dauden emakume migratzaileen kasuan.
Etorkizuneko erronkak
- Emakume migratzaileei eta 45 urtetik gorakoei zuzendutako alfabetatze, prestakuntza eta enplegagarritasun politika publikoak indartzea.
- Ikaskuntza informalak baliozkotzea eta aitortzea.
- Egoera juridiko-administratibo irregularrean dauden pertsonak enplegu-politika aktiboetatik kanpo uzten dituzten lege-oztopoak ezabatzea.