
Iragan, apirilak 22an, Altzan (Auditz Akular), Donostiako Sustapenak bultzaturiko sei baratzen inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen CARITAS GIPUZKOAk.
CARITAS GIPUZKOAri egokitu zaion baratzean, hasiera batean okupazionala, gure erakundera hurbildu eta laguntza jasotzen ari diren bazterketa-arriskuan dauden pertsonei zuzenduta dago. Baratzeko helburu nagusia, parte-hartzaileen harrera, integrazioa eta barazkigintzan trebatzea da.
Baratzaren ekimen hau sendotu dezagun, boluntarioen beharra dugu. Parte hartu nahiko bazenu, deitu 943 44 07 44 telefono zenbakira (Xabier), edota ekonomiasolidarioa@caritasgi.org -ra idatzi.
Aldez aurretik, MILESKER!!!
|
|