CARITAS GIPUZKOAk bat egin duela Espainiako atzerritarren erregularizazio berezia sustatzen duen Herri Ekimen Legegilearekin.
Ziur beste herrialde batzuetatik etorri diren pertsonak ezagutuko dituzula. Agian zure eraikinean bizi dira eta zure bizilagunak dira, edo dagoeneko helduak diren gurasoak edo zure lagun baten seme-alabak zaintzen dituzte... Pertsona horiek, dagoeneko gizartearen parte dira, eta gizartea aberasten laguntzen dute: lan egiten dute eta zergak ordaintzen dituzte… Hala ere, euren eskubideak ez daude beti aitortuta..
Bizileku eta/edo lan-baimena lortzeko bideak, ez dira errazak. Eta lortu ondoren, erraz galtzeko arriskua izaten dute. Hori gertatzen denean, egoera administratibo irregularrean geratzen dira. Eta horrek esan nahi du ezin dutela banku-kontu bat ireki, lan-kontratu bat sinatu, etxebizitza bat alokatu… (indarrean dagoen Atzerritartasun Legea).
Horregatik, beste erakunde batzuekin elkartu gara Herri Ekimen Legegile bat martxan jartzeko. Zure sinadura oso garrantzitsuak da; izan ere, 500.000 biltzen baditugu, Kongresuaren atea jo eta diputatuei eskatu ahal izango diegu, eta kasu honetan, Espainiako atzerritarren eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Lehenengo Xedapen Iragankorra aldatzeko.
Aldaketa horren bidez, persona inmigranteen erregularizazio berezia egiteko eskatzen dugu.
Herritar espainiarra eta adinez nagusia bazara, zure sinadura parte hartzeko modua da.
Ekimen Legegileaz gehiago jakin nahi baduzu, eta Sinatu, hurbildu CARITAS GIPUZKOAra, Salamanca pasealekua 2, solairuartea, Donostia, baita lurraldeko CARITAS GIPUZKOAko gizarte-langileen bidez ere. PARTE HARTU!