fbpx BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak) | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)
BIDAIA ELKARREKIN- CARITAS Internationalis-en Kanpaina (Migrazioak)
Bidaia elkarrekin

2017ko irailaren 27tik, Frantzisko Aita Santuaren iniziatibaz, CARITAS Internationalis-en migrazioaren inguruko ekimena jarriko du martxan «Bidaia Elkarrekin» (Comparte el Viaje) goiburupean. Migrazioa ardatz duen ekintza eta sentsibilizazio proiektu honek, bi urteko iraupena izango du, eta migratzaile, errefuxiatu eta komunitateen arteko erlazioak indartzea du helburu.

Frantzisko Aita Santuaren “elkargunearen kultura” sustatzeko deiari erantzunez, CARITASek, hau da, mugikortasun egoeran dauden pertsonak gizatasunez begiratzeko, bihotzak eta adimenak zabaltzeko, ulertzeko moduak aldatzeko.

Migrazioaren erronka eta ondorioetan jarriko du arreta CARITAS Internationalis-ek. Kanpainak, ACT Itunaren (Action by Churches Together) babesa izango du, mundu guztiko 145 kristau elkarteren sareaz gain, baita erlijio-kongregazio ugari, eta gizarte zibileko taldeena ere.

«Bidaia Elkarrekin» kanpainaren baitan, mundu guztiko CARITASeko jarraitzaile eta laguntzaileek, euren herri eta komunitateetan ekimen ezberdinak burutuko dituzte. 2018ko irailean NBEn sinatuko diren Babesa eta Migrazioaren inguruko Mundu mailako bi Itunetan jarriko du begirada ere kontzientziazioak. CARITASek, nazioarteko bi akordio berri hauek migrazio seguru eta legezkoan indarra egiteko deia egiten du, eta baita mugimenduan dauden pertsonen babesa handiagotzea ere.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.