
Mondragon Unibertsitatearen, Huhezi, komunikazio graduko Natalia eta Joanes ikasleen ikus-entzunezko lana duzu ikusgai.
Iragan ikasturtean zehar, CARITAS GIPUZKOAren Bidean proiektura jo zuten ikus-entzunezko lan bat egiteko asmoz. Natalia eta Joanesek, bertatik bertara ezagutu zuten Bidean: parte hartzaileak, boluntarioak, proiektuan egiten den lana… Hau guztia, ondorengo bideoan gauzatzeko.
Natalia eta Joanes milesker Bidean proiektua apur bat gehiago erakusten laguntzeagatik. Bejondeizuela!
Zuk ere Bidean ezagutu nahi duzula? Horra hor!