
Joan den larunbatean, martxoaren 26, Soziokaritatezko Pastoraltzaren topaketa ospatu zen. Deialdiaren izenburua “Komunitate bat bakardadeen aurrean” izan zen. 75 pertsona inguruk parte hartu zuten nahi gabeko bakardadeak, eta zergatik gertatzen diren landu ziren jardunaldian.
Gaian adituak diren Adinberri eta Donostiako udaleko Erlauntza programako ordezkariak zein @fernandoFantova-k ere parte hartu zuten.
Pastoraleko kide gisa egiten dugun prebentzio-lanaren baitan, Eliza gisa errealitate horiei aurre egiteko -bakardade ezberdinak- abian jar ditzakegun ekintzak birpentsatzera gonbidatu zitzaigun.
Fernando Fantovak, Elizak, bere definizioan eta jarduteko ereduan, bi giltzarri dituela adierazi zuen bakardadeei aurre egiteko elementu gisa sustatu eta garatzeko: komunitatea eta loturak.
Hori da gure tokia, eta kristau-komunitate gisa berreskuratu behar dugun funtzioa. Frantzisko Aita Santuak indartzen du mezu hori, “topaketaren eta zaintzaren kulturaz” hitz egiten duenean.
HITZALDIA - PONENCIA