fbpx BIDETIK 2024: SUFRIMENDU EMOZIONALEAN ETA OSASUN MENTALEAN LAGUNTZEA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIDETIK 2024: SUFRIMENDU EMOZIONALEAN ETA OSASUN MENTALEAN LAGUNTZEA
BIDETIK 2024: SUFRIMENDU EMOZIONALEAN ETA OSASUN MENTALEAN LAGUNTZEA
Bidetik_2024

Datorren urtarrilaren 27an, larunbata, Bidetik Pastoral Sozioaritatiboaren (Kartzela eta Osasun Pastoraltza, eta Gipuzkoako Caritas) urteroko topaketa ospatuko dugu. Oraingo honetan landuko dugun gaia "Sufrimendu emozionalean eta osasun mentalean laguntzea" da. Errealitate hori gero eta ageriagoa da gizartean, baina zalantza eta zailtasun ugari ditu horri heltzeko orduan.

Gure kasuan, sufrimendu emozionala eta osasun mentala bi Pastoraltzetan eta Caritas Gipuzkoan artatzen ditugun pertsonen ikuspegitik landuko ditugu, horretarako zein zifratan mugitzen garen eta zein motatako errealitateak laguntzen ditugun ezagutuko dugu, gure laguntza-lana hobetu dezaketen gako batzuk, gure osasun mentala eta emozionala zaintzen dituzten autozaintza-erantzunak ahaztu gabe.

Jardunaldi honetan, gaian adituak diren ahotsak izango ditugu gidari: Manolo Martín (psikiatra eta Aita Menniko zuzendari medikoa), Teresa Villanueva (Cáritas Españolako Inklusio taldeko kidea. Osasun Mentaleko eta Emozionaleko Programa), Egoitz Zabala (Aita Menniren Arreta Espiritualeko eta Pastoraltza Zerbitzuaren koordinatzailea) eta Onintza Lasa, Gizaide Fundazioko zuzendaria.

Jardunaldia Donostiako Seminarioan izango da, urtarrilaren 27an, 10:00-14:00 ordutegian. Hori bai, parte hartzeko izena ematea eskatzen dizugu galdetegi honen bitartez. Behean aurkituko duzue egitarau osoa. Oso jardunaldi interesgarria izango da eta elkarrekin bazkaltzen bukatzeko aukera izango dugu. Zuen zain gaude.

 

Inscríbete

BIDETIK 2024ko PROGRAMA

10:00-10:30: ONGIETORRIA ETA OTOITZA

10:30-11:15: PONENTZIA

OSASUN MENTALERA HURBILTZEA. FENOMENOA KUANTITATIBOKI ETA KUALITATIBOKI ULERTZEA. MANOLO MARTÍNEKIN, AITA MENNIKO PSIKIATRA ETA ZUZUENDARI MEDIKOA. 

11:15-11:30: HIZLARIAREKIN ELKARRIZKETA.

11:30-12:00: ATSEDENA.

12:00-13:00: MAHAI-INGURUA

PERTSONAK SUFRIMENDU EMOZIONALEAN ETA OSASUN MENTALEAN LAGUNTZEA. LAGUNTZEKO ETA AUTO-ZAINTZARAKO JARRAIBIDEAK. TERESA VILLANUEVAREKIN, CARITAS ESPAÑOLAKO INKLUSIO-TALDEA. OSASUN MENTAL ETA ESPIRITUALERAKO PROGRAMA. EGOITZ ZABALA, AITA MENNIKO ZERBITZU PASTORALEKO ETA ARRETA ESPIRITUALERAKO PROGRAMA. MODERATZAILEA: ONINTZA LASA, GIZAIDE FUNDAZIOKO ZUZENDARIA. 

13:00-13:45: JARDUNALDIAREN INGURUKO ZALANTZAK ETA GOGOETAK. 

13:45-14:00: ONDORIOAK ETA AMAIERA. 

14:00-15:00: BAZKARIA. 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.